Bidakonzeko uskara
Larunbat honetan ospatuko da Bidankozen Uskararen Eguna. Erronkariko ibarrean ospatzen den jaio honet euskarare aberastasuna islatu eta herritarrengan hinkuntzak duen sustengua handitu nahi du.[+]
EAk atzo salatu zuenez, Iruñerrian ETB ikusi ahal izateko errepikagailua ordaindu zuten alderdikideak Auzitegi Nazionalean epaitzea nahi du Espainiako Estatuko Abokatutzak. Abokatuak dio ministerioaren agindu baten kontrako ekintza izan zela. EAko Peio Urizarrek kritikatu egin du erabakia, Auzitegi Nazionalak dituen "konnotazio politikoengatik", eta Erreniegan dagoen errepikagailuari jarritako zigilua kentzeko eskatu du, inongo kalteren arriskurik ez dagoelako.[+]
Bildutako dirua Xalbador ikastegiko berrikuntzak ordaintzeko erabiliko da, iazko edizioaren eta heldu den urtekoaren gisara. Bigarren hezkuntzako kolegioa da Xalbador, hamaika eta hamalau urte bitarteko haurrak jasotzen dituena, eta 1987an erosi zuen guraso talde batek, berme gisa beraien etxe pertsonalak hipotekatuz. Egun, 260 ikasle ari dira bertan, eta urtero 20 gehiago sartzen dira, Gorostiagak jakinarazi zuenez: "Ez du aski gaitasun, dena berritu beharra dugu, eta zati bat bertan behera bota. Eraikuntza lan garrantzitsuak hasi ditugu jada, nahiz eta oraindik dirua lortu ez".[+]
Tafallako udaleko euskara zerbitzuak egitaraua prestatu du datorren maiatzaren 12an ospatuko den euskararen egunerako.
Aurtengoa zazpigarren edizioa izanen da, eta ohikoa den moduan jaiaz gain aldarrikapen eguna izanen da.[+]
Euskalerria Irratiak baditu milaka aurpegi: Patxi Puñal, Ana Valencia, Igor Ijurra, Mikel Urmeneta, Estitxu Fernandez, Abel Barriola... Izan ere, orotara, Nafarroako gizarteko 19 ordezkariren aurpegiak ikus daitezke Euskalerria Irratiaren alde sortu berri dugun bideoan. Denon artean, Euskalerria Irratiaren erretratu ederra osatzen dute. Hartan argi geratzen da gure komunikazio proiektuak duen sostengu zabala, askotarikoa, bizia.[+]
Azken urteetako mobilizazio jendetsu eta anitzenak izan dira Maiatzaren Lehenean Euskal Herrian, Rajoyren nahiz Sarkozyren politika atzerakoien kontra, nagusiki. Manifestazio handiena Bilbon burutu zuen ELAk, 11.000 lagun bildu ziren bertan sindikatuaren arabera. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak Espainiako Gobernua ez ezik, Eusko Jaurlaritza ere gogor kritikatu zuen, eta hipokresiaz jokatzea egotzi zion.[+]
Euskal Herri osoko dantzari eta dantzazaleek Euskal dantzaren adierazpena aurkeztu zuten larunbatean Eibarren (Gipuzkoa). "Euskal dantza tradizionala babestu beharreko ondare, komunikazio lengoaia, gozamen iturri, sozializaziorako eta erritualerako tresna eta nortasun ikurra da", diote 160 sinatzaileek. "Altxor hau transmititzen jarraitzeko, ezinbestekoa dugu gure kulturaren jarduera oparo hau guztion artean zaindu eta hedatzea, eta horretarako, dantzari buruzko ezagutzan eta trebaketan sakontzea".[+]
Hainbat elkarteek antolatuta, igandean Gasteizen euskararen aldeko jaialdia ospatu zen. Ekitaldi andanaz beteriko eguna izan zen eta bertan "euskara estereotiporik eta konplexurik gabe, normaltasun osoz erabiltzea" posible dela aldarrikatu nahi izan zuten. "Hizkuntza baino gehiago, kultura, historia eta kohesioa delako".[+]
Lau t'erdiak ziren, 1937ko apirilaren 26an, Gernikako Santa Maria elizako kanpaiak jo eta jo hasi zirenean, buelta eta buelta. Gaur betetzen dira 75 urte Alemaniako Kondor Legioak Bizkaiko herri hori suntsitu zuenetik, aurretik beste batzuekin egin zuen bezala. Atzo bete ziren 75 urte Eibar bonbardatu zutenetik. Aurretik Durango, Otxandio eta beste batzuk bonbardatu zituzten.[+]
Berlingoa euskal etxe berezia da. Ez zuten euskaldunek sortu, eta etxerik, egoitzarik ere ez du. Etxea baino gehiago, zubia da, Euskal Herria eta Alemaniaren arteko zubia. Elkartearen pizkailua Gernikako bonbardaketaren oroimena izan zen, eta 75. urteurren honetan ere Gernikak hormarik gabeko etxe bat du Berlinen.[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |
