Nafarroako Gobernuko iturriek diotenez, Canal 4 eta Canal 6ri kate bana erosi nahi die EiTB taldeak Nafarroan emititu ahal izateko. Kate horien seinalea eskuratuko balu igaro den uztailean Gobernu Foralarekin sinaturiko akordioa, urtero milioi bat euro ordaintzera behartzen duena, saihestuko luke EITBk. Canal 4 eta Canal 6 ia %100 diru publikoz finantzaturiko kateak dira.[+]
Izan ere, Sakanan gero eta gehiago dira euskarazko zerbitzu bila gabiltzan pertsonak. Aldi berean, arreta euskaraz eman nahi duten dendariak ere gero eta gehiago dira. Baina dendetan euskara ez da entzuten. Gure hizkuntza baztertzeko arrazoietako batzuk dira: ohitura, ikasten ari garela, parean duguna euskalduna ote den jakitea… Urte hasieran jarritako kanpaina zabaldu du Sakanako Mankomunitateak arraidegi eta harategietara.[+]
Ia urtebetez negoziatzen aritu ostean, Nafarroako Gobernuak ikasleen eskubide eta betebeharrak arautzen dituen foru dekretua onartu zuen atzo. Araudi berria ikastetxe publiko zein itunpekoetan jarriko da indarrean. Dekretuaren eztabaidan, hezkuntza komunitateko hainbat eragilek hartu dute parte. Besteak beste, sindikatu, eskoletako zuzendari eta guraso elkarteekin harremanetan egon direla zehaztu du Alberto Catalan Hezkuntza kontseilariak. Dena den, Sortzen-Ikasbatuaz-eko Nafarroako koordinatzaile Nestor Salaberriak salatu du ikasleen eskubide eta betebeharrak arautzen dituen dekretuak «kutsu ideologiko handia» duela.[+]
2009 ko uztailean, Lopez eta Sanz-ek akordioa sinatu zuten, zeinetan Nafarroan LTDean ETB ikusi ahalko zen, urtebete pasatu da, eta oraindik ETB-1 eta ETB-2 Nafarroan analogikoan soilik ikus daiteke.
Euskarri digitaleko mantenimendu kostuak, gutxi gora behera, urtero milioi 1 euro, nork bere gain hartuko dituen erabakitzeko orduan daude arazoak.[+]
New York Times egunkari iparramerikar prestigiotsuak artikulua argitaratu zuen uztailaren 29an Hondarribia eta bertako sukaldaritza arloko panorama ardatz hartuz, gipuzkoar kostaldeko herri tipi honek bizi duen 'eztanda gastronomikoa' aipatuz eta hainbat laudorio jaurtiz eta aholkuak emanez bertara hurreratu eta bazkari oso bat egiteko zein pintxoak jateko plazera hartuz bertako chef gazteen lana dastatu nahi dutenei. Kalitatea, tradizioarekiko lotura eta bertako produktu hautu eta freskoak erabiltzea dira egunkariak aipatzen dituen giltzarrietako batzuk, herriko zenbait jantokitan ari diren sukaldari gazteek baliatzen dituztenak, Hondarribiaren gomendio irmoa egiteko egunkariaren orrialdeetan.[+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroak Idahoko Boise hirian sinatu dute lankidetza hitzarmena ‘Pat-Eloise Bieter’ izeneko beka sortze aldera. 70eko hamarkadan Estatu Batuetan euskal kultura sustatzen eta ikasle iparramerikarrak Euskal Herrira ekartzen, bertako ezagutza har zezaten aintzindari izan ziren Pat eta Eloise Bieter senar-emazte boisetarrak. Euren bost seme-alabak egon ziren aurkezpen ekitaldian. Imanol Murua Uria kazetaria izango da 15.000 euroko saria daukan beka honetako lehenengo hartzailea.[+]
Aldaketak dituen zerrenda bat osatu du udalak eta Nafarroako Buletin Ofizialean argitaratuko da, erreklamazioak onartzeko.[+]
Abertzale: adj. Dicho de un movimiento político y social vasco, y de sus seguidores: Nacionalista radical. Apl. a pers., u. t. c. s.
Hortxe RAEk “abertzale” hitzaz ematen duen definizioa. Muturreko abertzalea. Izenlaguna edo adjektiboa gaztelaniak sartzen dio, ez euskarak.[+]
Bukatu da Boisen Jaialdi 2010. Ohiko beroa lagun, egunez egun elkarretaratze honetaz jasotako iritzi eta iruzkinak positiboak izan dira oso. Aurten inoiz baino jende gehiago bildu da Euskal Herritik, eta hori nabaritu izan da joan den astean zehar hiriko 'Basque Block' delakoan present egon den giro eta bizitasunean. Bertakoak ere ez dira atzean gelditu ordea. Ostegunean, programak ekitaldi bereziak baitaratzen zituen, musika eta animazioa bildurik, eta asteko azken hiru egunetan euskal giroak Boiseko hiria harrapatu zuen. Hainbati entzun izan dizkio lerro hauek idazten ari denak, 'Euskal Herriko herri bateko jaietan banengo bezala sentitzen naiz' eta antzeko esaldiak, esataria Euskal Herritik etorritako zein Ameriketako beste edozein bazterretatik etorritako euskalduna izanik.[+]
zthiztegia.elhuyar.org helbidean, erabiltzaileak 23.000 kontzeptu kontsultatzeko aukera izango du. Hitz horietako bakoitzak, gainera, ingeleseko, gaztelerako eta frantseseko itzulpenak izango ditu[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 |
