2008/12/05

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

BERRIAK: Albiste orokorrak

  • Udalbiltzaren adierazpena Inazio Uria Mendizabalen erailketaren aurrean


    2008/12/04
    Udalbiltza

    ETAk gaur Inaxio Uria Mendizabal enpresari azpeitiarra hil duela eta, Udalbiltzak zera adierazi nahi du:[+]

  • MIKEL LABOA, BETIKOAgur euskal kantagintza berritu zuen ahotsari


    MIKEL LABOA, BETIKOAgur euskal kantagintza berritu zuen ahotsari 2008/12/02
    Mikel Laboa

    Xume eta isil. Azken urteak bizi izan zituen bezala hil zen atzo Donostian Mikel Laboa, 74 urte zituela. Euskal kantagintza garaikidearen ikurra, abesti tradizionalen babesle saiatua, abangoardiaren esploratzaile nekaezina. Hori guztia bildu zuen kantari donostiarrak heriotzera arte egindako ibilbide luzean. Bere karisma umil eta bereziak, ahots berdingabeak eta doinu orijinalek, baina, bizirik jarraituko dute betiko, lehenago bozik ez zuten hamaika kantu herrikoietan.[+]

  • Udalbide Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldiekin bat


    2008/12/02
    Hizkuntza

    Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatzeko Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dituzten ekitaldiekin bat eginen du Udalbidek.[+]

  • 'Batek mila' erakusketak euskal munduan zehar bidaia proposatzen du


    'Batek mila' erakusketak euskal munduan zehar bidaia proposatzen du 2008/11/29
    Nafarroa / Kultura

    Urtarrilaren 31a arte planetarioan egonen da euskal kulturaren ezohiko erakustaldia.

    Euskal Kultur Erakundeak ekoiztuta, Euskara Kultur Elkargoaren 10. urteurrenaren lehen ekitaldia da hau.[+]

  • Eusko Jaurlaritzaren 2008ko laguntzak jasoko dituzten Euskal Etxeak


    2008/11/27
    Diaspora

    Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zituen joan den urriaren 14an 2008 urteko euskal etxeentzako laguntza deialdiaren emaitzak. Laguntza hauek jasoko dituzten euskal etxeen artean 39 Argentinakoak dira, 1 Australiakoa, 1 Brasilekoa, 1 Kanadakoa, 2 Txilekoak, 1 Kolonbiakoa, 6 Espainiakoak, 5 Estatu Batuetakoak, 2 Frantziakoak, 1 Italiakoa, 1 Mexikokoa, 1 Perukoa, 1 Erresuma Batukoa, 5 Uruguaikoak eta 3 Venezuelakoak. Laguntza hauei uko egiteko epea esleipena argitaratu zenetik bi hilabeteetara itxiko da.[+]

  • Euskal etxeen webgune berriaren aurkezpena


    Euskal etxeen webgune berriaren aurkezpena 2008/11/25
    Diaspora

    Webgune berriak munduko euskal herritarren arteko harremanak indartzeko aukera emango duela uste du Lehendakariak.
    `Mundu guztiko euskal herritarrok aurrera aterako gara, hori lortzeko barne indar izugarria dugulako´.

    Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen buru izan zen Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria. Munduko euskal etxe guztiek izango duten webgune berria, www.euskaletxeak.net, aurkeztu zuten azaroaren 13an bertan. Atari berriaren helburua euskal etxeen eta administrazioaren arteko edota euskal etxe ezberdinen arteko harremanak erraztea da.[+]

  • Oreki eta Udalbidek lanketa hitzarmena sinatu zuten


    Oreki eta Udalbidek lanketa hitzarmena sinatu zuten 2008/11/21
    Kirola / Euskal Herria

    Oreki Elkarteak denboraldiko txirrindulari taldea aurkezteaz batera, Kirol-Etik programa eta lankidetzaren berri eman zuen, laguntzailea izan duen Udalbide Elkarlan Elkartearekin batera.

    Programaren aurkezpena eta hitzarmenaren sinaketa azaroaren 17an burutu zen Koldo Mitxelena Kulturgunean, bertan, Orekiko ordezkariak eta Udalbideko lehendakaria, Julian Eizmendi eta zuzendaria, Jose Luis Mendoza egon ziren; azken honek Orekik Udalbideren lankidetza eskertzeko eginiko oroitagarria jaso zuen.[+]

  • Navarra. Historia del euskera, Jose Maria Jimeno Jurioren liburuaren aurkezpena


    Navarra. Historia del euskera,  Jose Maria Jimeno Jurioren liburuaren aurkezpena 2008/11/19
    Kultura / Jimeno Jurio Obras Completas

    Liburuaren aurkezpena Udalbideko Iruñako egoitzan burutu zen pasa den azaroaren 18an. Udalbide, Pamiela eta Euskara Kultur Elkargoak lagundutako bildumako 37.zenbakia dauka eta 613 orri.

    Aurkezpenean, Jose Luis Mendoza (Udalbideko zuzendaria), Roldan Jimeno Aranguren (Bilduma osoaren koordinatzailea) eta Jose Luis Nieva Zardoya (hitzaurrearen egilea) egon ziren.[+]

  • Sorkuntzaren merkatu berria


    Sorkuntzaren merkatu berria 2008/11/17
    Kultura / Iparraldea

    Ohiko dantza eta musikaren arloko sorkuntzak ezagutarazteko leku bat izatea nahi dute Bihar Herri Miarritzeko jaialdi berria. Lehen edizioa bukatua da, sortzaile eta hedatzaileen arteko bilgune bihurtzea izan da zioa. Horretarako, Euskal Herri osoko eta Espainia eta Frantziako 200 bat programatzaile, jaialdi arduradun eta azpiegitura kulturalen arduradun gonbidatu zituzten jaialdiaren gibelean diren Herri Soinu eta Iparraldeko Gaiteroak elkartekoek.[+]

  • Hogei urtez uhinetan


    Hogei urtez uhinetan 2008/11/13
    Komunikabidea / Nafarroa

    Euskalerria irratiak orain 20 urte egin (azaroak 7) zuen bere lehen emisioa, eta urteurrena ospatzeko saio `ikusgarria´ eskaini zuen Barañaingo auditoriumean.


    Saio ikusgarria prestatu zuten Euskalerria irratikoek Barañaingo auditoriumean. Bazuten zer ospatua. Hogei urte bete ziren lehen emisioa egin zutenetik, eta lagunekin bilduta egin nahi izan zuten festa. Kableak, mikrofonoak eta bestelako gai guztiak hartu eta jende aurrean egin zuten, horregatik, urtebetetze saioa; bat baino gehiago ahotsa baino erakustera ohituta ez dagoenaren lotsa apurrarekin.[+]


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©