2009/07/03

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia
  • Jose Maria Jimeno Jurioren azkeneko liburuak Tafallako ez ohiko historiak biltzen ditu


    Jose Maria Jimeno Jurioren azkeneko liburuak Tafallako ez ohiko historiak biltzen ditu 2009/07/02
    Kultura / Nafarroa

    'Merindad de olite. Historia de tafalla', editado por pamiela, se vende ya a 29 euros Dividido en cinco capítulos, el historiador artajonés plasma aspectos como la toponimia o el calendario festivo.[+]

  • Emisioak eten ezean irratien aurka egingo du Sanzen gobernuak


    Emisioak eten ezean irratien aurka egingo du Sanzen gobernuak 2009/06/18
    Udalbiltza

    UDALBILTZA®ren ADIERAZPENA Nafarroako gobernuak euskal irratien emankizunak eteteko hartu duen erabakiaren aurrean.[+]

  • Euskaraz matrikulatutako ikasleen mapa


    Euskaraz matrikulatutako ikasleen mapa 2009/06/11
    Hezkuntza / Nafarroa

    Euskara Kultur Elkargoak, Udalbideren laguntzarekin, Euskal Herriko Eskola Matrikulazioaren Mapa argitaratu berri du; mapak Nafarroako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Iparraldeko udalerri guztietan euskaraz matrikulatuta dauden ikasleen ehunekoa biltzen du.[+]

  • Juan Joxe Agirre fraideak jaso du IX. Manuel Irujo saria


    Juan Joxe Agirre fraideak jaso du IX. Manuel Irujo saria 2009/06/08
    Kultura / Nafarroa

    Lizarran (Nafarroa) eman diote saria alegiarrari, 40 urtez Euskal Herriko dokumentuak gordetzeko eta mantentzeko egin duen lanagatik.

    Ekainaren 6an Lizarran egindako ekitaldira, politika eta kultura arloko pertsonai ugari hurbildu zen.[+]

  • Nafarroako identitate eta ikurrei buruzko eztabaida


    Nafarroako identitate eta ikurrei buruzko eztabaida 2009/06/04
    Kultura / Nafarroa

    Tuterako Nafarren etxea ETA Sabino Arana Fundazioak antolatuta eta Udalbidek lagunduta, pasa den ostegunean Iruñako Tres Reyes hotelean mahainguru bat gauzatu zen, `Nafarroa: ikurrak eta identitatea´ izenburupean.[+]

  • Neguko festei buruzko Jimeno Jurioren liburu berriaren aurkezpena


    Neguko festei buruzko Jimeno Jurioren liburu berriaren aurkezpena 2009/05/21
    Kultura / Nafarroa

    Euskal historia, kultura, etnografia eta hizkuntzari buruzko `Obras Completas´ bilduma handiak bere ekuatorea zeharkatu du kultura eta ohiturei buruzko bilduma honekin.

    Artaxonako ikertzaileak egindako lanari esker, hainbat ohitura ezagutarazi dira eta batzuk biziraun dute.[+]

  • Udalbide-Udalbiltza Chascomuseko Udaletxe eta Euskal Etxean


    Udalbide-Udalbiltza Chascomuseko Udaletxe eta Euskal Etxean 2009/05/15
    Diaspora

    Joan den larunbatean iritsi zen Chascomus herrira, Buenos Aires probintzia argentinarrean, Bixente Arozena Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko kidea, erakunde horretako kide gisa Argentina eta Uruguaira Ramuntxo Camblong-ekin batera egin duen itzuliaren barnean. Autobusez heldu zen, Mar del Platatik. Camblong-ek, berriz, bidaia segitu zuen Buenos Aireseraino, hitza emana baitzien hiriburuko Iparraldeko Euskal Etxeko kideei bertako Herri Urratseko ekitaldian parte hartzeko. Arozena, Chascomuseko Udaletxean errezibitu zuten Liliana Denot alkateak eta beste zenbait goi ordezkarik; eta Chascomuseko Euskal Etxean, aurreskua dantzatu zioten.[+]

  • Ramuntxo Camblong-ek Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea, Eusketxe eta Laurak Bat-ean


    Ramuntxo Camblong-ek Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea, Eusketxe eta Laurak Bat-ean 2009/05/04
    Diaspora

    Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko kide den Ramuntxo Camblong euskaltzale ezaguna asteartean iritsi da Argentinara eta egunean bertan errezibitu dute Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxekoek. Segidan, bertako ordezkaritza batekin, Eusketxe eta Laurak Bat ere bisitatu ditu, euskal udal erakunde nazionaleko kideak egunotan Argentina eta Uruguaira egiten ari diren bidaia eta kontaktu-programaren barnean. Bitartean, Bixente Arozena Udalbide/Udalbiltzako hautetsi nafarrak, Argentina-Uruguain joan den astetik dagoenak, hastapenean iragarritako aurkezpen egitarauari segitu dio, Ruper Ordorika, Xamar, Jose Angel Irigarai eta Pamielako arduradunekin batera. Berehala Bahia Blanca aldera abiatu ziren, bertan aurkezpen saioak burutzeko.[+]

  • Xiru jaialdiaren 20. edizioa


    Xiru jaialdiaren 20. edizioa 2009/04/15
    Kultura / Iparraldea

    Emanaldiak, dantza saioak, antzezlanak, liburu aurkezpenak, kantaldiak, kirola eta sormena uztartu dituzte Gotaine-Iribarnen.

    Egitarauan, ikasleentzako emanaldiak, dantza saioak, antzezlanak, liburu aurkezpenak, kantaldiak, kirola eta sormena uztartzen dituzten ikuskizunak, bertsolariak, txarangak eta herri bazkaria izan dira, besteak beste, jaialdiaren XX. urteurrena ospatzeko.[+]

  • Urbasan bagara udalekuak. 7 lurraldekoekin 7 egunez


    Urbasan bagara udalekuak. 7 lurraldekoekin 7 egunez 2009/03/16
    Kultura / Euskal Herria

    Udalbidek, Euskal Herri osoko hainbat udaletxek sorturiko elkarteak, 'Urbasan bagara' udalekuen hirugarren edizioa jarri du abian. Udaleku hauetan zazpi herrialdeetako haurrek --zortzi, Diaspora barne-- parte hartu dezakete, astebetez naturaz gozatu eta lagun berriak eginez Urbasa mendilerroan, Nafarroan. 1996 eta 1999 urteen artean jaiotako neska-mutilek parte hartu dezakete, eta egonaldiaren prezioa 100 eurotakoa da (ostatua, janaria, jarduerak, autobusa eta asegurua barne). Izena emateko epea maiatzaren 8an itxiko da.[+]



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©