2012/05/25


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

  • Euskararen Mediatekak funtsak osatu ditu Xaloaren ikus-entzunezko grabazioen bidez
    Euskararen Mediatekak funtsak osatu ditu Xaloaren ikus-entzunezko grabazioen bidez

    2012/05/23
    Euskara / Nafarroa

    Nafarroako Euskararen Mediatekaren funtsa Xaloa kultur-elkartearen artxiboko 80 orduko ikus-entzunezko grabazioen bidez osatu dute. Materiala euskaraz da, Baztango dialektoan.[+]


  • Euria oztopo nagusi Euskal Eskola Publikoaren festan


    Euria oztopo nagusi Euskal Eskola Publikoaren festan 2012/05/21
    Euskara / Nafarroa

    Jaialdi bikaina antolatua zuten atzoko egunerako, Berriozarreko Mendialde ikastetxekoak urte osoan buru-belarri lanean aritzearen ondorio. Eguraldi aurreikuspenek ordea, eguraldi txarra iragartzen zieten eta apurka horretara moldatu zituzten planak: ekitaldi eta kontzertu gehienak estalpeetara eraman zituzten. Ezin izan zioten, hala ere, zaparradek eragiten duten arazo nagusiari aurre egin. Milaka lagun bertaratu baziren ere, behar baino gutxiago izan ziren eta ezin izango zaie antolaketa gastuei aurre egin.[+]


  • Bidakonzeko uskara


    Bidakonzeko uskara 2012/05/17
    Euskara / Nafarroa

    Larunbat honetan ospatuko da Bidankozen Uskararen Eguna. Erronkariko ibarrean ospatzen den jaio honet euskarare aberastasuna islatu eta herritarrengan hinkuntzak duen sustengua handitu nahi du.[+]


  • EA Auzitegi Nazionalean epaitzea nahi du PPk, ETBren errepikagailua ordaintzeagatik


    2012/05/15
    Komunikabideak / Nafarroa

    EAk atzo salatu zuenez, Iruñerrian ETB ikusi ahal izateko errepikagailua ordaindu zuten alderdikideak Auzitegi Nazionalean epaitzea nahi du Espainiako Estatuko Abokatutzak. Abokatuak dio ministerioaren agindu baten kontrako ekintza izan zela. EAko Peio Urizarrek kritikatu egin du erabakia, Auzitegi Nazionalak dituen "konnotazio politikoengatik", eta Erreniegan dagoen errepikagailuari jarritako zigilua kentzeko eskatu du, inongo kalteren arriskurik ez dagoelako.[+]


  • Xalbador salbatzera dator Herri Urrats


    Xalbador salbatzera dator Herri Urrats 2012/05/10
    Hezkuntza / Iparraldea

    Bildutako dirua Xalbador ikastegiko berrikuntzak ordaintzeko erabiliko da, iazko edizioaren eta heldu den urtekoaren gisara. Bigarren hezkuntzako kolegioa da Xalbador, hamaika eta hamalau urte bitarteko haurrak jasotzen dituena, eta 1987an erosi zuen guraso talde batek, berme gisa beraien etxe pertsonalak hipotekatuz. Egun, 260 ikasle ari dira bertan, eta urtero 20 gehiago sartzen dira, Gorostiagak jakinarazi zuenez: "Ez du aski gaitasun, dena berritu beharra dugu, eta zati bat bertan behera bota. Eraikuntza lan garrantzitsuak hasi ditugu jada, nahiz eta oraindik dirua lortu ez".[+]


  • Euskararen eguna maiatzaren 12an ospatuko da


    Euskararen eguna maiatzaren 12an ospatuko da 2012/05/08
    Euskara / Nafarroa

    Tafallako udaleko euskara zerbitzuak egitaraua prestatu du datorren maiatzaren 12an ospatuko den euskararen egunerako.

    Aurtengoa zazpigarren edizioa izanen da, eta ohikoa den moduan jaiaz gain aldarrikapen eguna izanen da.[+]


  • Euskalerria Irratiak baditu milaka aurpegi


    Euskalerria Irratiak baditu milaka aurpegi 2012/05/04
    Komunikabideak / Nafarroa

    Euskalerria Irratiak baditu milaka aurpegi: Patxi Puñal, Ana Valencia, Igor Ijurra, Mikel Urmeneta, Estitxu Fernandez, Abel Barriola... Izan ere, orotara, Nafarroako gizarteko 19 ordezkariren aurpegiak ikus daitezke Euskalerria Irratiaren alde sortu berri dugun bideoan. Denon artean, Euskalerria Irratiaren erretratu ederra osatzen dute. Hartan argi geratzen da gure komunikazio proiektuak duen sostengu zabala, askotarikoa, bizia.[+]


  • Maiatzaren 1ean mobilizazio ugari eta eskaera bat: murrizketarik ez!


    Maiatzaren 1ean mobilizazio ugari eta eskaera bat: murrizketarik ez! 2012/05/02
    Ekonomia / Euskal Herria

    Azken urteetako mobilizazio jendetsu eta anitzenak izan dira Maiatzaren Lehenean Euskal Herrian, Rajoyren nahiz Sarkozyren politika atzerakoien kontra, nagusiki. Manifestazio handiena Bilbon burutu zuen ELAk, 11.000 lagun bildu ziren bertan sindikatuaren arabera. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak Espainiako Gobernua ez ezik, Eusko Jaurlaritza ere gogor kritikatu zuen, eta hipokresiaz jokatzea egotzi zion.[+]


  • Euskal dantza tradizionala


    Euskal dantza tradizionala 2012/05/01
    Kultura / Euskal Herria

    Euskal Herri osoko dantzari eta dantzazaleek Euskal dantzaren adierazpena aurkeztu zuten larunbatean Eibarren (Gipuzkoa). "Euskal dantza tradizionala babestu beharreko ondare, komunikazio lengoaia, gozamen iturri, sozializaziorako eta erritualerako tresna eta nortasun ikurra da", diote 160 sinatzaileek. "Altxor hau transmititzen jarraitzeko, ezinbestekoa dugu gure kulturaren jarduera oparo hau guztion artean zaindu eta hedatzea, eta horretarako, dantzari buruzko ezagutzan eta trebaketan sakontzea".[+]


  • Euskararen aldeko jaia Gasteizen


    Euskararen aldeko jaia Gasteizen 2012/04/28
    Euskara / Araba

    Hainbat elkarteek antolatuta, igandean Gasteizen euskararen aldeko jaialdia ospatu zen. Ekitaldi andanaz beteriko eguna izan zen eta bertan "euskara estereotiporik eta konplexurik gabe, normaltasun osoz erabiltzea" posible dela aldarrikatu nahi izan zuten. "Hizkuntza baino gehiago, kultura, historia eta kohesioa delako".[+]



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©