2008/05/09

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

DEIALDIAK: Egitasmoa

 UDALBIDEK europar intereseko Federazioa izan nahi du. Elkarteak corpus ideologiko bat lantzen baitu nazioetan oinarrituriko Europa sortzeko. Hortaz, Elkarteak, bere proiektuak bideratzen ditu kultura, hizkuntza eta euskal nortasuna bere lurralde guztietan indartuko dituzten kontu guztiak sustatzeko.

Euskal Herria, Pays Basque, País Vasco: Europako herria

UDALBIDE Elkarlan Elkarteak ondoko irizpide hauei loturik garatuko ditu bere jarduketa ildo nagusiak: begiramena, borondatea, gizartearekiko sinergia, Europako herrien batasunean oinarrituriko europazaletasunaren sustapena eta giza eskubide guztien defentsa.

Hona hemen Elkarteak izanen dituen jarduketa ildo nagusiak:

  • Euskara euskal lurralde guztietan babestu, gorde eta sustatzea.
    • Bertako hizkuntzak Europako Batasunean babestea. Printzipioak
    • Hizkuntza gutxituak Europako proiektu batuan.
    • Euskara, hizkuntza gutxitua bere hiru administrazio eta politika mailako esparruetan: EAE, Nafarroa, Iparraldea/Pays Basque.
    • UDALBIDE Elkarlan Elkartearen jarduketa-programa esparru horietan.
  • Euskal nortasuna eta kultura bere lurralde guztietan gorde eta sustatzea.
  • Lurraldeen arteko harremana eta lankidetza sustatzea. Euskal lurraldeetako erakundeen eta herritarren arteko harremanak sustatzea.
    • Erregio edo tokiko taldeen arteko lankidetza sustatzea, hizkuntza berbera hitz egiten duten lurraldeetan. Udalerrien arteko lankidetza.
      • Lankidetza sektorez sektore.
      • Udalerrien arteko harremana: Senidetzeak.
    • Herritarren arteko lankidetza eta harremana sustatzea.
  • Berezko nortasuna duen herrialde bakarra ikustera bideratutako ekimenak sustatzea: PAYS BASQUE, EUSKAL HERRIA, PAIS VASCO
    • Kirol alderdia: Euskal selekzioak lagundu eta sustatzea.
    • Politika Euskal lurraldeetako erakundeen, taldeen eta ordezkarien arteko gogoeta eta lan foroak sustatzea.
    • Kultura: PAYS BASQUE, EUSKAL HERRIA, PAIS VASCO markako ekimenak sustatzea hainbat arlotan: kultur ondarea, folklorea, turismoa...
    • Ekonomia eta gizartea: Bere zerbitzu eskaintza duen herrialde bat bakarra.
EGITASMO NAGUSIA
Udalbide elkartea
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa
T.+34948203685
F.+34948227891
info@udalbide.net