UDALBIDEKIN HITZARMENAK SINATZEKO DEIALDIA
UDALBIDE Elkarlan Elkartearekiko Lankidetza Hitzarmenak sinatzeko deialdia zabalik dago heldu den otsailaren 28ra arte. Elkartearen web gunean luze azalduta agertzen dira UDALBIDEren Egitasmo Nagusia zein harekin bat eginen duten proiektuei zuzendutako laguntzak banatzeko oinarriak. Asko eta arras ezberdinak dira Elkartera urtez urte heltzen diren proiektuak. Hezkuntza, komunikabideak, euskalgintza, kirolak, lan mundua eta abarri dagozkionak oro har. Aurkeztuko diren proposamen guztiek bat eginen dute UDALBIDEren helburu eta asmoekin, jarduketa ildo nagusiekin:
Eta noski oinarrietan bildutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.
1- WORD EGITURAKO INPRIMAKIA HUSTU:
HEMENDIK
2- BETE ETA KOPIA BAT BIDALI EZAZU HONA: info@udalbide.net
3- ETA BESTE KOPIA BAT POSTA ARRUNTEZ:
UDALBIDE ELKARLAN ELKARTEA
Kale Berria 26-28, 1. esk.
31001 IRUŃA (Nafarroa)
Derrigorrezkoa da bi euskarrietan aurkeztea, batean soilik bidali ezkero ez da onartua izanen eskaera.
DEIALDIAK (INPRIMAKIA BETE AURRETIK IRAKUR EZAZU ARRETAZ DEIALDIAREN OINARRIAK)
UDALBILTZA®/UDALBIDEREN LOGOTIPOA JEITSI
![]()
Erabiltzeko baimena UDALBIDEri eskatu beharko zaio. Udalbidek egiaztatuko ditu eskatzailearen datuak, sarbidea bakarrik interesatuei sarbidea bermatzeko. Erabilpen desegokia eginez gero, Udalbidek neurriak hartuko ditu.
Datu guztiak DBLOaren babespean daude (irakurri Legezko Abisua). Zerbait galdetu nahi baduzu, bidali mezua prentsa@udalbide.net kontura edo deitu laguntza teknikoaren telefonora: + 34 948 203 685.
irakurri Legezko Abisua
www.udalbide.net webgunearen eta bertako edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sormenak, software-a) jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak Udalbide Elkarlan Elkartearenak dira.
Erabiltzaileak elementu guztiak bistaratu ahal izango ditu, baita inprimatu, erreproduzitu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere; baldin eta jatorrizko testuingurua errespetatzen bada eta edukiak aldatzen ez badira.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
