2008/05/17

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

EUSKAL HERRIA SAKONEAN: Ekonomia eta gizartea




 Euskal ekonomiak azken urteetan, Europako ekonomiarekin alderatuta, harekin bat egitea lortzeaz gain, 2005. urteko datuen arabera, Europako Batasuneko herrialdeetako barne produktu gordinaren batez besteko 25 puntuak gainditu ditu. Dena den, lurraldeen arabera, euskal ekonomiaren bilakaera desberdina izan da.

Lehen sektoreak garrantzi erlatibo handiagoa du Nafarroako eta Iparraldeko ekonomietan; Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, berriz, industria da nagusi. Hala ere, azken urteetan turismoa eta zerbitzuen sektorea geroz eta inportantzia handiagoa hartzen joan dira lurralde guztietako ekonomian.

2005. urteko datuen arabera, langabeziak bi puntu baino gehiago egin du behera aurreko urtearekin alderatuta. Hartara, langabezia tasa %5ekoa da, Estatu espainolean duten batez bestekoa baino lau puntu txikiagoa.

Europako Batasunean sartzearekin batera, orain dela urte batzuk Iparraldea eta Hegoaldea bereizten zituen muga desagertu zen, eta, ondorioz, arlo guztietan eta, nola ez, ekonomian bi aldeak hurbildu egin dira.

Udalbide elkartea
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa
T.+34948203685
F.+34948227891
info@udalbide.net