Egun inoiz baino euskaldun gehiago dago Euskal Herrian, eta are gehiago dira kontuan hartzen baditugu hizkuntza modu pasiboan dakitenak (hau da, nahiz eta euskara ulertu, erabili edo hitz egiten ez dutenak). Dena dela, batik bat XX. mendearen erdialdetik aurrera izan diren gizarte aldaketen ondorioz, lehenagoko garaiak kontuan hartuta, biztanle kopuru osoarekin alderatuta dagoen euskaldun ehunekoak nabarmen egin du behera. Hori dela eta, Euskal Herria oro har harturik, esan daiteke gure hizkuntzak gizartean duen lekua txikiagoa dela beste garai batzuen aldean.
Nolanahi ere, Gernikako Autonomia Estatutuarekin autogobernu maila berreskuratu dugunetik, Administrazio Publikoan, Hezkuntzan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren barneko beste alor batzuetan euskararen diskriminazio positiboa bultzatzeko politika publikoak abian jartzeak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban euskara jakitea eta erabiltzea nabarmen berreskuratzea eta berreskuratze hori etengabea izatea ekarri du. Horren antzeko zerbait gertatu da Nafarroako Foru Erkidegoan, motelago eta neurrian gertatu bada ere. Iparraldean, ordea, gure hizkuntza atzerantz ari da egiten etengabe.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
