Historiaren joan etorrian, gurearen antzeko herri asko desagertu da. Euskal Herriak, ordea, mahiz eta oztopo ugari aurkitu bere bidean, tinko eutsi dio bere iraupen nahiari. Alboko herrialdeetatik iritsitako erakarmen kulturalak eta gizatiarrak onartzen jakin du eta, bide batez, bere hizkuntzaren eta kulturaren sena eta izana gorde izan ditu. Euskaltasuna beti izan da, guretzat, seinale nabarria eta ezaguna, nor garen eta nongoak garen adierazterakoan.
Horrela, XIXgarren mendean emigrante lurraldea zen Euskal Herria, batez ere Ameriketarako bidea hartu zutenena. Baina Bizkaiaren eta Gipuzkoaren garapen industrial indartsuak lehenagotik, eta geroxeago Araba eta Nafarroa Garaikoak, sekulako hazkuntza demografikoa sortu zuen Hegoaldean, lan merkatuak erakarritako etorkinen kopurua dela medio. Iraultza industriala eta ondorioko mugimendu demografikoak nabarmen eraldatzen dute euskal gizartearen fisonomi soziala, gizarte ireki eta plurikultural bat sortuaz.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |
