UDALBIDEko lemak dioen bezala, UDALBIDE Elkarlan Elkartea Euskal Herriko Udal Erakundea da. Euskal Herriko herrialde guztietako erakunde eta udal euskaltzalek 2000.urtean sortu zuten kohesio fondoa dugu. Eta UDALBIDE ELKARLAN ELKARTEAren ardatz eta ildo nagusia: euskara, euskal kultura eta euskal nortasuna babestu, garatu eta bultzatzea da.
Euskal Herriko Udal eta Udal Hautetsien Biltzarra da UDALBILTZA®,. Euskal Herri osoko udal ordezkariek osaturiko batzarretan, egokiak diren adierazpenak burutzen dituzte. Nazioa eraikitzen joateko foro bat da.
UDALBIDE udaletan eta udal hautetsiz osaturiko nazio erakundea izanik, udalen eta udal hautetsien atxikimendu libre eta demokratikoan oinarritzen da. Euskal Herriko udalerri guztietan hautatu dituzten udal hautetsiek dute parte hartzeko eskubidea. UDALBIDEren Zuzendaritza Batzordea lau urtetik behin berritzen da Batzar Nagusian eta bertan, udal hautetsi oro sar daiteke. UDALBIDEko erabakiak eta UDALBILTZA®ko adierazpenak, maiztasunez Batzarretara bertaratzen diren Zuzendaritza Batzordeko kideek jorratzen dituzte.
Euskara, euskal kultura eta euskal nortasuna babestu, garatu eta bultzatzeko Euskal Herri osoan. Eta lurralde guztietako euskal herritarrek elkar ezagutzeko eta harremanetan sartzeko aukera izan dezaten Horrela, elkarren arteko euskal nortasuna sakontzera eta sustatzera bideratutako proiektuak sortu, garatu eta bultzatzen ditu.
UDALBIDEk proiektu egonkor eta eraginkorrak sortu eta martxan jarri ditu euskara euskal lurralde guztietan sustatu, euskal nortasuna eta kultura bere lurralde guztietan zaindu eta bultzatzeko, Euskal lurraldeetako erakundeen eta herritarren arteko harremanak garatu eta Euskal Herria lurralde bat gisa ikustera bideratutako ekimenak egituratzeko. Baina halaber, Euskal Herriko eta gure mugetatik kanpoko beste elkarte eta erakundeei aurrera segitzeko behar duten laguntza eta elkarkidetza ematen die.
UDALBIDEren helburuekin bat egiten duten Euskal Herriko eta gure mugetatik kanpoko beste elkarte eta erakundeei aurrera segitzeko behar duten laguntza eta elkarkidetza ematen die. UDALBIDEri aurkezten zaizkion proiektuak asko eta arras ezberdinak izaten dira urtero egiten den deialdian. Hezkuntza, komunikabideak, euskalgintza, kirolak, lan mundua eta abarri dagozkionak oro har.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |