2013/05/25


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

 EUSKAL HERRIKO UDALEN ARTEKO SENIDETZE AKORDIOAK

HURBILTZEN ekimena Euskal Herriko udalerrien arteko senidetze akordioak bultzatzen duenegitasmoa da. Euskal udalerri eta hiritarrak harremanetan jartzea du helburu, elkar ezagutu eta maitatzeko, elkarrekin lan egiteko eta elkarren arteko balioak eta asmoak partekatzeko. Senidetze akordioek euskararen, kulturaren, kirolaren eta lurralde antolamenduaren sustapena eta Euskal Herriko herrialde guztietako gizarte eta ekonomiaren garapena dute ardatz.

Hurbiltzen egitasmoak euskaldunon arteko harremanak bultzatzen ditu. Nahiz eta herrialde bakoitzak bere ezaugarriak izan, Herri bezala aitortzen gaituen funtsezko ezaugarri batzuk ditugulako, gure hizkuntza, euskara, esate baterako.

HURBILTZEN: NAZIO ERAIKUNTZARAKO ELKAR LANEAN

Garrantzitsua da, harremanen bidez, euskaldunen arteko loturak sendotzea eta denak herri berekoak garelako sentimendua garatzea. Jarrera ireki eta errespetuzkoa izanik, gure nortasunari eta herri gisa ditugun ezaugarriei eustea. Harremanen bidez, Euskal izatea sendotzen da. Errespetuaz eta tolerantziaz, demokrazia, bakea, askatasuna eta Giza Eskubideen errespetua balore bezala konpartitzen ditugulako gure herria mundura irekitzeko orduan; baina beti gure euskal nabarmenak eutsiz eta babestuz.

Elkarren ezagutza eta errespetutik eta pertsonen eta lurraldeen atxikipen libretik abiatuta, komunitate indartsu bat egituratzen gabiltza, gero eta barne lotura gehiago dituena, gero eta solidarioagoa, gero eta menpekotasun gutxiago duena eta gero eta gehiago bere etorkizunaren jabe dena. Alabaina, Euskal Herriaren eraikuntzak bide demokratikoak, askatasuna eta hiritarren borondatea eta erabakimena izan behar ditu zimentarri. Bortxakeria baztertuz eta aldiro eta salbuespenik gabe errespetatuz eta errespetaraziz gizaki guztien giza eskubide guztiak, baita espetxean daudenenak ere. Bortxakeria eta nazio eraikuntza bateraezinak dira.

2002ko urtarrilaz geroztik, Euskal Herriko udalerrien arteko anaitze edota kolaborazio akordioak egiteko egitaraua martxan dago. Eta ordutik zazpi lurraldeetako udalerri askok hartu dute parte. Udal orok parte har dezake, Euskal Herri integratu eta sendoagoa sortzearen alde!

EUSKAL HERRIKO UDALETXEAK BULTZATZAILEAK

EUSKAL HERRITARRAK PROTAGONISTAK

HURBILTZEN ARAUTEGIA


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©