| Iruzkinak: |
Bizkaiko herri hau Durangaldea eskualdean dago. Ibaizabal eta Urkiola ibaiak igarotzen dira bertatik, eta ingurua erabat berdea da, mendi eta zuhaitz asko baitaude.
Abadiñora heldu eta berehala, aho zabalik utziko digute bertan ikusiko ditugun historia luzeko eraikinek. Muntsaratz Dorrea, esate baterako, IX. mendekoa da eta Bizkaiko eraikuntza errenazentista garrantzitsuenetakoa dugu. Bestalde, Astola Etxea nabarmentzeko moduko beste altxor bat da. Garai batean, jarduera politiko eta administratibo askoren gune izan zen. Gaur egun, ostera, eskualdeko hainbat elkarteren egoitza da. Erdigunetik kanpo, Urkiolako Parke Naturalaren bihotzean topatuko dugu San Antonio Santutegia, mendi zoragarriz eta harizti, pagadi eta lizardiz inguratuta. |