2008/07/05

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

'Eñaut Elizagarai' pastorala

Kultura / Iparralde - 2008/02/27

Argazkia 1 / 7

'Eñaut Elizagarai', 2007ko Gamere-Zihigako pastoralaren DVDa atera berri du Sü Azia elkarteak.

Hirurogeita hemeretzi aktore etxean... Horien artean, Luis XIV.a, Versailleseko jauregian usatua dena. Eta Eñaut Elizagarai, itsasonzidi ingeniaria. Behar da leku. Ezetz dio Sü Aziak. 3.500 ikusle ere etxeko egongelan koka daitezkeela ziurtatu du Zuberoko elkarteak. DVD tresna izanez geroz. Eñaut Elizagarai pastoralaren filma plazaratu berri baitu Sü Aziak, ETBren laguntza eta ahalekin.

2007ko uztailaren 29a. Gamere-Zihiga (Zuberoa), 15:30. Eguraldi polita. Eñaut Elizagarai, Armendaritzeko (Baxenabarre) semea da herritarren pastoraleko sujeta. Matematika ikasketen ondotik, Parisko Zientzia Akademian sartu zen Elizagarai. Han, itsas ingeniari lana hasi zuen. Eta Luis XIV.a erregearen interesa piztu. Baxenabartarraren Galiota ontziei esker, Aljeriako eta Italiako guduak irabazi zituen Frantziako erresumak.


Junes Cazenaven lumak eramanik, Jean-Pierra Rekalt errejentak agindurik, Elizagaraien bizi printzak ematen dituzte 79 aktore-herritarrek pastoralean. Luis XIV. Frantziako erregearekin zuen harremana. Itsasontzien maniobrei buruzko teoria txostena. Itsasoari zion maitasuna, amodioa. Jantzi dotoreak, bertsoak, entrexatak... Aski. Peredikü luzerik ez. Horiek denak eta gaineratekoak, Sü Aziaren DVDan daude.


Edo bi DVDetan, hobeki erran. Lehenean, pastoralaren filma sartu dute, hiru oren eta hogei minutukoa, eta bigarrenean, gehigarriak, making-off gisako batekin. `Pastoraleko coulisses-etan, jende anitz izaten da´, jakinarazi du Battitta Guiressek, Sü Aziako lehendakariak. `Argazki hartzen eta film grabatzen aritzen dira. Horien lanekin, bideo eta diaporamak josi ditugu, publikoa oholtzaren gibelera ere eramateko´. Pastoralaren testu eta liburuxka ere inprimatzeko prest daude bigarren DVD horretan.


ETBk grabatutako hamazazpigarren pastorala izan da Elizagaraiena. Baina Euskal Telebistak eta Sü Aziaren elkarlanaren laugarren fruitua da. `Duela lau urte, aspaldidanik genuen ideia gauzatu zen Mauleko pastoralaren karietara´, oroitarazi du Guiressek. `ETBren filmaren kalitateaz baliatu nahi genuen, pastorala grabatzeko, bai eta gehigarriak osatzeko´. Iazko pastoralean parte hartu dutenei ere oroigarri gisa eskaini diote DVD egileek. `Talde-argazkian agertzen den aktore bakoitzaren gainean gezia ematen delarik, izena, kargua eta Gamere-Zihigako zein etxetakoa den agertzen da´.


Bestalde, heldu diren pastoraletako egutegia dagoeneko finkatu dute. Aurten, Ainharbe, Ezpeize Undureine, Sarrikotapea eta Urrustoi-Larrabile herriek emanen dute Mauleko Jauna pastorala, Jean-Louis Davantek idatzia. Heldu den urtean, Aloze-Ziboze-Onizegainea udalerriko herritarrek hitzeman dute pastorala. 2010ean, Barkoxeko herriak hartuko du lekukoa. Euskal kulturan garrantzitsua den ekitaldi baten lekukoa.





Iturria: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-02-21&orria=053&kont=009



BERTZ XILOA Zuberoko elkarteak Udalbidetik 3000 eurotako laguntza jaso du hain zuzenki, Eñaut D´Elizagarai pastorala antolatzeko.

Pastoralak, euskal Herriko eta bereziki Iparraldeko euskal kulturaren oinarrizko atal dira.

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©