2012/02/13


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

'Euskal Udazkena Bordelen': Bordeleko Euskal Etxearen kultur jaialdia

Diaspora - 2008/10/14

Argazkia 1 / 1

Udazkenean euskal musikaren soinuak izango dira entzungai Bordelen, hango Euskaldunen Biltzarra euskal etxeak antolatu duen jaialdiari esker. Musikaz gain, literaturak, zineak eta euskal kulturak ere leku nabarmena izango dute jaiaren egitarauan. Bestalariak eta Kantuka koruen kontzertuak, Maddi Oihenart kantariaren emanaldia, mintzaldiak, erakusketak, 'Nomadak TX' dokumentala eta Bernardo Atxaga, Itxaro Borda eta Kepa Junkera musikariak eskainiko duten literatur gaua dira euskal etxearen proposamenak. Ostiralean hasi eta urrian 18a bitartean, Euskal Udazkena Bordelen.

Bordeleko Euskal Etxea urte oso aktiboak izaten ari da, elkarteko kideen engaiamendu eta ekimen berriak aurrera ateratzeko gogoari esker. Euskara, musika eta euskal kulturaren sustapenaren arloan hamaika ekitaldi bultzatu ditu, eta lan horren azken emaitza ostiral honetan bertan jarriko da abian: 'Euskal Udazkena Bordelen' jaialdia.

Egitaraua Bordeleko Journées du Patrimoine 2008 kultur jardunaldien irekiera ekitaldiarekin hasiko da. Euskal Etxeko abesbatzak, Bestalariak taldeak, kontzertua emango du hiriko Udaletxean. Herriko Etxea bera eta euskal etxea dira antolatzaile eta Bordeleko alkate Alain Juppék ere parte hartuko du ekitaldian. Emanaldia arratseko zortzietan izango da eta doakoa izango da.

Hurrengo ekitaldia irailaren 29an egingo da, BatekMila erakusketaren inaugurazioarekin. BatekMila Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak prestatu duen ikusgarria da; 'Euskal Herria eta Diasporako euskal munduetan barna bidaia egitea' proposatzen duena. Inaugurazioa jai bihurtu nahi dute antolatzaileek eta Bestalariak koralak eta Maddi Oihenart kantari zuberotarrak kontzertua eskainiko dute.



'Baskoi erran duzu?'

Urriaren 3an, 'Vous avez dit basque?' (Baskoi erran duzu?) mintzaldia eskainiko du Mikel Duvertek Euskal Etxean. Basque hitza noiz sortu eta zer herri deskribatzen duen azalduko du Duvertek. Hizlaria biologian doktorea eta euskal antropologian aditua da. E. Goyheneche historialaria eta J. M. Barandiaran antrolopogo ezagunaren eskutik piztu zitzaion Duverti euskal antropologiaren grina.

Urriaren 11an, larunbatean, St. Pierre elizan kontzertua eskainiko dute Bestalariakek eta Kantuka Abesbatzak. Kantuka Nafarroa Behereako Behauze herritik dator, eta 65 kantarik osaturiko koru mistoa da. Didier Irigoin izango dute zuzendari, eta Bestalariak taldeak, aldiz, Marianne Guerin. Kontzertua 20:30tan hasiko da.



Atxaga, Borda eta Junkera

Jaialdia urriaren 18an, larunbatean, bukatuko da, Euskal Etxean egingo den 'Literatura gaualdia' ekitaldiarekin. Bernardo Atxaga eta Itxaro Borda idazleek euren lanen irakurraldia eskainiko dute, Kepa Junkera trikitilariaren musikaren laguntzaz. Euskal idazleen parte hartzea urriaren 9tik 23ra Bordelen egiten den 'Lettres du Monde' jaialdiaren karira dator.






http://www.euskalkultura.com/albisteak/euskal-udazkena-bordelen-ostiralean-abiatuko-da-bordeleko-euskal-etxearen-kultur-jaialdia/view?set_language=eu


http://www.maisondesbasques.org


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©