2010/03/14

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

'Iparraldearen orena'-ren ordez, asteroko saio bat Baionatik ETBrako

Komunikabideak / Iparraldea - 2010/02/08

Argazkia 1 / 1

Baionan EITBrako ari diren zazpi langileetatik seik kanporatze gutuna jaso dute edo egunotan helduko zaie.

1992ko irailetik, arratsaldero Ipar Euskal Herriko albisteak eman ditu Iparraldearen orena saioak, 18:00etatik 18:05era (egun Guillaume Irigoien da aurkezlea). Udaberrian, ordea, programa kendu egingo dute, eta haren ordez, larunbatetan ordu erdiko saio bat eginen dute Ipar Euskal Herriaren inguruan.

Azkeneko asteetan hainbat zurrumurru izan dira EITBren Baionako egoitzaren etorkizunaren inguruan. Baina kontu batzuk argituz doaz. Egun egoitzan dauden zazpi langileetatik sei kanporatze gutuna jasotzekotan ziren egunotan, eta batzuei atzo heldu zitzaien (besteei gaur iritsiko zaie). Eta kanporatze hori martxoaren 31n gertatuko da.

EITBko zuzendaritzak 2010eko aurreneko hiru hilabeteetarako luzatu zuen Euskal Media enpresarekin zuen kontratua. Udaberri honetan, berriz, lehiaketara aterako da Baionako egoitzaren kudeaketa. Deialdian ekipamendu teknikoa, edizioa eta asteroko Ipar Euskal Herriko saioa aterako dira lehiaketara. Lehiaketa irabazten duen ekoiztetxeak erabakiko du zenbat jende behar duen produktua egiteko, baina EITBko iturriek aurreratu dute egun Baionan dauden langileek lanean jarraituko dutela, egoitzan bertan izan edo beste saio batzuetan izan. Irratietako berriemaileek, adibidez, lanean jarraituko dute.

EITBko iturriek ziurtatu dute Ipar Euskal Herriari buruzko informazioa ematen jarraituko dutela.

EITBko Baionako egoitzako langileak zuzendaritzako ordezkarien bisita baten zain daude, halako bisita bat egingo zietela agindu baitzieten. Egoitzaren etorkizunaz ez dute ofizialki informaziorik jaso, 'zurrumurruak besterik ez'. Kontratua amaituko zitzaiela, eta beste askorik ez.





Iturria: http://paperekoa.berria.info/agenda/2010-01-30/041/006/Iparraldearen_orena-ren_ordez_asteroko_saio_bat_Baionatik_ETBrako.htm



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©