2012/05/25


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

'Monzon' Pastorala aurkeztu dute larraindarrek eta bergararrek

Kultura / Euskal Herria - 2011/07/22

Argazkia 1 / 1

Udalbidek lagundu duen Telesforo Monzoni buruzko Pastorala prestatu dute larraindarrek eta atzo aurkeztu zuten. Jean Bordaxar kantariak idatzi du antzezlana eta 200 herritarrek parte hartuko dute era batera edo bestera Pastoralean: 97 aktore, hamazazpi dantzari, hamalau musikari, hamabi jantzi egile eta beste ehun bat laguntzaile, ostatuan, aparkalekuan edo beste kontuetan. Agorrilaren 7an eta 13an antzeztuko dute Larrainen. Aurten gainera Monzonen heriotzaren 30. urteurrena izanda, Bergaran ere izango da Pastorala irailaren 13an.

"Eskoletan ikasten dugu Historia, baina ez Euskal Herrikoa. Eta Monzon sartzen da Euskal Herrikoan", azaldu dute egileek. Gogotsu azaldu dira herritarrak, hogei urte baitira Pastoralik egin ez dela Larrainen. Azkena Roger Idiart zenak idatzitako Xalbador Pastorala izan zen. Hala ere, argi utzi nahi izan dute Larrain ez dagoela hilda. Bi maskarada egin dituzte urte hauetan eta hamairu elkarte daudela azaldu dute. "Ontsa agitzen da. Urte orotan gauza anitz egiten dugu. Denak, gazte eta besteak, egiazki atxikiak gara gure herriari". "Borrokalari handi bat zen [Monzon], eta Larrainen ere borroka gure egun orotako afera da".


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©