Komunikabideak / Euskal Herria - 2010/01/26
Argazkia 1 / 1
`Fabulazioen gainetik egia gailenduko da´. Hala esan du gaur Joan Mari Torrealdai Egunkaria-ko auzipetuak Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalaren atarian, epaiketako laugarren saioaren aurretik. Bost auzipetuak lasai daudela adierazi du.
Abenduaren 15 eta 16an egin ziren lehen biak eta hirugarrena urtarrilaren 12an. Auzipetuek ukatu egin dute ETArekin lotura izan zutela eta lekuko gisa deklaratu duten euskal presoek berretsi dute erakunde armatuak ez zuela parte hartu egitasmoan. Guardia zibilek ez dute frogarik aurkeztu.
Gehienez asteazkena arte iraungo du epaiketaren fase honek. Gero, otsailaren amaieran, beren eskaerak helaraziko dizkiote bi taldeek epaimahaiari.
Joan Mari Torrealdai, Martxelo Otamendi, Iņaki Uria, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga auzipetuek epaiketa amaierara iristen ari den arren erne jarraitzeko eskatua diote gizarteari, Auzitegi Nazionaletik edozein epai espero daitekeela iritzita. Larunbatean gizartearen ordezkaritza zabalaren babesa jaso zuten auzipetuek Arantzazun (Oņati, Gipuzkoa).
'Egunkaria'-ren itxierako auziko auzipetuen zigor eskaerak
Joan Mari Torrealdai. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa eskatu dute haren aurka.
Iņaki Uria. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Txema Auzmendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Martxelo Otamendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Xabier Oleaga. 12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioa (14 urte, AVTren eskaeran).
AVT eta Dignidad y Justicia herri akusazioek egin dituzte zigor eskaerak.
Miguel Angel Carballo Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak auzia ixteko eskatu zuen. Defentsak ere artxiboa eskatu zuen.
Iturria: http://www.berria.info/albisteak/38773/Egia_gailenduko_da_diote_Egunkaria-ko_auzipetuek.htm
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |
