2012/05/25


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

.eus euskara eta euskal kultura Sarean ikusgarri jartzeko domeinua abian

Teknologia / Euskal Herria - 2009/02/10

Ikusi bideoa Argazkia 1 / 1

Euskarak eta euskal kulturak euren lekua nahi dute sarean. Kataluniarrek '.cat' domeinuarekin egin zutenari jarraiki, Euskal Herriko hainbat erakunde eta elkartek '.eus' izeneko domeinua sortzearen aldeko kanpaina jarri dute abian. Domeinu honek sarean euskal kultura eta hizkuntzari buruzko webguneak edo Euskal Herrian sortutako web orriak identifikatzeko balioko luke, euskarari sarean presentzia indartsuagoa emanez. Domeinu berriaren aldeko kanpainak 'PuntuEus' izena du eta asko dira dagoeneko berarekin bat egin dutenak. Interneten, kanpainaren aldeko sinadura bilketa hasi da.

Joan den astean Bilbon eta Durangon aurkeztu zen 'PuntuEus' elkartea, '.eus' domeinuaren alde lan egiten ari den elkartea. Elkartearen helburua interneten euskarak eta euskalkulturak leku eta izen propioa izatea da. Lan horretarako bildu dira, elkarte horren baitan, besteak beste, Euskaltzaindia, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskal Konfederazioa, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, Partaide Ikastolak eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

Hauez gain, internet eta komunikazio arlotik, Euskal Irrati Telebista Herri Erakundea, Internetika, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkartea eta Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala ere ekimeneko partaide dira.

Sinadura biltze kanpainan parte hartu eta sostengua emateko, hemen http://www.puntueus.org/eu/atxikimenduak/ egin daiteke.

Kataluniarrek 2005. urtean lortu zuten '.cat' domeinuaren izaera ofiziala eta haren bidetik beste hainbat ekimen ere jarri ziren abian, tartean galegoarena (.gal), bretoierarena (.brhz), galesarena (.cym) eta eskoziarrarena (.sco). Ekimen honen inguruko informazio guztia eta sinadura bilketa elkartearen webgunean: www.puntueus.org.




Iturria: http://www.euskalkultura.com/albisteak/euskaltzaindiak-eta-beste-erakunde-batzuk-eus-domeinua-sustatu-nahi-dute-interneten-euskararen-ikur-gisa/view?set_language=eu


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©