2008/05/17

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

1.246_EUSKAL_LIBURU_ZAHAR_ESKURA,_INTERNETEN

1.246 euskal liburu zahar eskura, Interneten

Kultura - 2008/03/10

Argazkia 1 / 1

Euskadiko Liburutegi Digitalean aireratu dituzte. Besteak beste, Betolazaren `Doctrina Christiana´ eta Axularren `Guero´-ren lehen edizioa kontsulta ditzake erabiltzaileak. Obra batzuk bakarrak dira.

1.246 euskal liburu zahar. Orain arte, Eusko Legebiltzarreko egoitzako apaletan egon dira gordeta eta hemendik aurrera edonork kontsulta ditzake, Euskadiko Liburutegi Digitalean. Gasteizko Ganberak eta Kultura Sailak adostutako hitzarmen bati esker gauzatu da liburuen digitalizazioa. Gaur plazaratu dute egitasmoa, Izaskun Bilbao Legebiltzarreko presidenteak eta Miren Azkarate Kultura sailburuak.


Ekimen honekin, orain arte gordeta egon den ondarea ikertzaileen eta gizarte osoaren eskura jarri nahi dute, Internet bidez. 300.000 orri digitalizatu eta sarean jarri dituzte. Hitzarmenari esker, Legebiltzarreko ondarea zabaltzeko ahaleginean beste urrats bat eman nahi izan dute. Digitalizatutako liburuak EAEko katalogo kolektiboan eta Kultura Ministerioaren Ondare Bibliografikoan jasota geldituko dira.


Besteak beste, 1830. urtea baino lehen argitaratuko obrak eta XX. mendera bitarte euskaraz publikatutako erlijio liburuen aukera zabala dago gaurtik eskura Interneten. Tartean, Betolazaren Doctrina Christiana (Bilbo, 1596) dago, Euskadin euskaraz plazaratutako lehen kristau-ikasbidea, XVI. mendean euskaraz idatzitako zortzi lanetako bat. Guero (Bordele, 1643) Axularren lan ezagunaren lehen eta bigarren edizioak ere Liburutegi Digitalean sartuta daude.




Iturri: www.eitb24.com

Esteka: www.euskadi.net/liburutegidigitala

Udalbide elkartea
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa
T.+34948203685
F.+34948227891
info@udalbide.net