2008/08/21

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

17.000 lagunek Wall Street Journaleko artikuluaren kontra sinatu dute

- 2007/12/14

Argazkia 1 / 1

Eusko Ikaskuntzak azaroaren 15etik abenduaren 3ra bitartean Interneten jasotako sinadurak egunkariari bidaliko dizkio. Polemika eragin zuen artikulua honakoa zen: Euskal inkisizioa: Nola esango zenuke artzaina euskaraz?.

Eusko Ikaskuntza elkarteak 17.000 sinadura bildu ditu Interneteko webgune baten bitartez euskara babesteko asmoz. Jasotako sinadura guztiak The Wall Street Journal egunkariari bidaliko dizkio, euskararen inguruan "hizkuntza arkaikoa" eta "bizitza garaikidearekin zerikusi gutxi" duela zioen artikulua argitaratu zuelako.

Azaro hasieran, Wall Street Journal-en edizio estatubatuarrak "Basque Inquisition: How Do You Say Shepherd in Euskera?" (Euskal inkisizioa: Nola esango zenuke euskaraz artzaina?) artikulua argitaratu zuen azalean, euskara hizkuntza atzeratua eta egokitzeko aukerarik gabea dela esaten zen testuan. Horretarako, Keith Johnson autoreak euskaraz "artzaina" esateko 10 modu daudela zioen, baina "aireportu", "independentzia" eta "demokrazia" bezalako hitzak adierazteko neologismoak asmatu behar zirela azaltzen zuen.

Milaka pertsonek eskolara itzuli beharra eta "baserriko hizkuntza bat biziberritzen" milioika euro gastatzea egotzi zion Johnsonek Eusko Jaurlaritzari.

E-mailak bidali zizkioten Johnsoni artikulu horren inguruan protesta eginez eta hark berehala erantzun zuen ez ziola inori min egin nahi eta bere hitzak gaizki ulertu zirela esanez.

Gero, Eusko Jaurlaritzak kexa adierazteko, eskutitz bat bidali zion Wall Street Journal-i.

Azaroaren 15etik abenduaren 3ra bitartean, "Zertarako erabil dezakegu euskara?" idatzia babesten zuten 17.000 sinadura jaso ditu interneten Eusko Ikaskuntzak.

Sinatzaileek euskara "beste edozein hizkuntzatan egin daitekeen guztia egiteko" erabiltzen dutela babesten dute dokumentu horretan.

Iturria: eitb24

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©