2008/07/05

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

18/98

Udalbiltza - 2007/12/20

Argazkia 1 / 2

UDALBILTZA®ren manifestua, 18/98 sumarioaren sententziaren gain.

Auzitegi Nazionalak 18/98 sumarioko auzipetuen zigorren sententzia eta espetxeratzea publiko egin ondoren, UDALBILTZA®tik gure balorazioa berresten dugu:1. Epai honek justiziaren zati bat larriki politizatuta dagoela adierazten du. Gure iritziz, Estatu espainiarrean botere judizial eta botere exekutiboaren loturaren adierazle da. Europako hainbat jurista eta behatzaileek balioetsi duten gisara.2. Aurreko komunikatuetan ere salatu izan dugu “dena ETA dela” denaren premisan zihoan prozesua zela, eta ondorengo tramitazioa, luzea eta irregularra, aurreiritzi hori frogatu nahian zebilela.3. Auzitegi Nazionalaren jokabideak daukagun gatazkaren egoera handitu besterik ez du egiten. Euskal Herriaren normalizazioa eta bakegintzaren bidean atzerapausua suposatuz.Herri honek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du, horrek inplikatzen duen marko juridiko-politikoa denon ahaleginarekin adostu behar dugu. Marko hori, elkar-errespetuan oinarritutako elkarrizketaren bidez, inor baztertu gabe eta soilik bake bideetatik lortuko da.Hortaz, UDALBILTZA®k 18/98+ Plataformak deitu duen ekitaldian parte hartuko du: auziperatutako pertsonei gure atxikimendua erakusteko eta sistema judizial independente baten alde egiteko.Julian Eizmendi ZinkunegiUDALBILTZA®ko LehendakariaEuskal Herria, 2007ko abenduaren 20a

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©