2012/05/25


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

1940 aurreko euskal liburu eta dokumentuak online irakur daitezke Liburuklik atari berrian

Kultura / Teknologiak - 2011/10/20

Argazkia 1 / 1

Sarean da jada Liburuklik, Euskal Liburutegi Digitalaren fondoak eskuratzeko aukera ematen duen ataria. Honen bidez, munduko edozein lekuko erabiltzaileek sarean irakurri ahal izango dituzte Euskal Herrian argitaratu diren milaka dokumentu eta liburu. Atariak 1940 aurreko dokumentuak bakarrik jasotzen ditu, jabetza-eskubideak direla eta. Momentuz 3.000 titulu daude jada Liburuklik-en, baina urtea bukatu baino lehen beste 300.000 igoko dituzte sarera arduradunek.

Liburuklik ataria euskal kulturaren ikertzaile eta zaleentzako tresna oso erabilgarria izateko asmoarekin jaio da; izan ere, webgune honen bitartez Euskal Liburutegi Digitaleko fondoak eta Euskal Herrian 1940a baino lehen argitaratutako dokumentu asko eta asko izango dira eskuragarri. Liburuklik-ek Euskal Herriko zenbait erakundeen artxiboak ere jasotzen ditu, hala nola Eusko Legebiltzarrekoak, Arabako Foru Aldundikoak eta Antso Jakitunaren Fundaziokoak. Horrela, Liburuklik-en helburua euskal ondare bibliografikoa zaintzea eta zabaltzea da.

Momentuz, 3.000 izenburu eta 350.000 irudi biltzen ditu atariak, baina beste 300.000 orri dituzte dagoeneko kargatzeko prest arduradunek. Urtea amaitu bitartean sareratuko dituzte. Liburuklik-en eskura daitezkeen dokumentu zaharrenak 1458 eta 1476ko bi eskuizkribu dira. Fondoak 1940a baino lehenagoko dokumentuak bakarrik jasotzen ditu, lan berriagoen jabetza-eskubideak direla eta. Hala ere, egileek edo eskubideen jabeek baimena ematen duten kasuetan lan horiek ere sareratuko ditu atariak.


Nola erabili Liburuklik

Liburuklik Massachussets Institute of Technology-k eta HP Labs-ek garatu duten DSpace plataforman oinarritzen da. Sistemak dokumentuak sailkatzeko eta bilaketak egiteko tresna indartsua du eta horren bidez erabiltzaileek milaka edukin arakatu, irakurri eta deskargatu ditzakete.



Iturria: http://www.euskalkultura.com/albisteak/liburuklik-atarian-1940-aurreko-euskal-liburu-eta-dokumentuak-online-irakur-daitezke


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©