Komunikabidea / Nafarroa - 2008/10/30
Argazkia 1 / 1
Hogei urte egingo ditu aurten Euskalerria irratiak martxan, eta urtebetetze festa antolatu dute azaroaren 7rako. Era ikusgarrian ospatuko dute, gainera, jende aurreko irratsaioa eskainiko baitute Baraņaingo auditorioan. Ezohiko saioa izango da, hainbat musikariren zuzeneko emanaldien eta hainbat pertsona ezagunen laguntza izango dutelako.
20 urte lizentziarik gabe lanean, eta `dialean orekari lanetan´ aritu direla diote irratiko kideek. Baina azpian `sarerik onena´ zutela jakitun, `entzuleek, kolaboratzaileek, bazkideek, babesleek eta iragarleek osatutakoa´.
Saioa, horregatik, `Euskalerria irratiaren lagunen elkarretaratzea´ izango dela azaldu zuen Mikel Bujanda irratiko zuzendariak, atzo Udalbideren Iruņeko egoitzan eskainitako prentsaurrekoan. `Gisa batera edo bestera laguntza ematen duten pertsonen arteko uhin bidezko komunikazioa aurrez aurreko egin nahi dugu egun batez´. Eskerrak ere eman nahi izan zizkien Bujandak egindako lanagatik.
Jose Luis Mendoza eta Bixente Arozena Udalbideko kideak izan zituen ondoan Bujandak, urteetan erakunde horrekin izandako lankidetzaren erakusgarri. Bixente Arozenaren hitzetan lankidetza ez `kapritxozkoa´. `Zerbitzu publiko bat eskaintzen duelako laguntzen dugu, Iruņerrian euskaldun aunitz baitago, eta Iruņean euskarazko irrati bat behar delako´.
20 urte beteko dituztela eta, geldialdi bat egin eta egindako eta egin beharreko ibilbideaz `gogoeta patsadatsua´ egina nahi zuten irratian. Bujandak azaldu duenez, baina, ez da posible izan eguneroko lanari lotuta daudelako, eta `txirrindulariek bezala´ egin behar izan dute gogoeta, horregatik; `pedalei ematen jarraituz, eguneroko lanari helduz´. Aurrerago egin beharko dute, beraz, lan hori.
Lizentziarik gabe
Nafarroako parlamentuan gaur egingo den irrati lizentziei buruzko galdera saioa hizpide hartuz, Euskalerria irratiak lizentzia jasotzeko baldintzak betetzen dituela esan zuen Bujandak, eta 1998ko lizentzien deialdia izan zuen gogoan. `Euskalerria irratiak irabazi zuen deialdi hura, eta azaltzeko prest gaude. Hamar minutu aski ditugu zenbakiekin hori azaltzeko, oso gauza argia baita´.
Partaideak eta izen-ematea
Fermin Muguruza, Cheese and Road Ensemble, Hesian eta A-lai-kapela taldeen emanaldia izango dira saioan parte hartuko duten musikariak, eta Egoi Martinez, Oinatz Bengoetxea, Oier Sanjurjo eta Hedoi Etxareterekin egingo dituzten elkarrizketek ere osatuko dute saioa. Horrez gainera, Mihiluze-n egiten duten lehiaketa gisako bat ere izango da Kike Amonarriz eta Ilaski Serranok aurkeztuta.
Sarrera librea da, baina leku arazorik izan ez dadin, lehenago izena emateko eskatu du Bujandak. 948-17 01 51 telefonora deituz egin liteke hori, edota administrazioa@euskalerriai.com helbidera idatziz, bestela.
http://www.berria.info/paperekoa/agenda/2008-10-30/039/009/Saio_ĮikusgarriaČ_Euskalerria_irratiaren_20._urteurrena_ospatzeko._Fermin_Muguruzaren_emanaldia_eta_Oinatz_Bengoetxeari_egindako_elkarrizketa_izango_dira_saioko_osagarri_batzuk.htm
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |
