Ekonomia / Eae - 2008/08/18
Argazkia 1 / 1
2010 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren baitakoa da ekimena. EAEko enpresek gaitasun zientifiko-teknologikoa aprobetxatzea izango da diru-laguntzen helburua.
Eusko Jaurlaritzak enpresetan ikerketa bultzatzeko 48 milioi euroko diru-laguntza ematea onartu du gaur. Enpresek EAEko gaitasun zientifiko-teknologikoa aprobetxatzea izango da diru-laguntzen helburua, oro har, eta ikergune kooperatiboen garapena ahalbidetzea bereziki. Diru horretatik, 20 milioi euro Etorgaik jasoko ditu.
2010 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren baitan eratua, Etorgai ekimenaren helburua EAEk duen gaitasun zientifiko-teknologikoa aprobetxatzea da enpresen lidergoa eta elkarlana bultzatuz.
Industria garapenarekin lotutako proiektuak finantziatuko dituzte lehiakortasuna hobetzeko eta sektorearen aniztasuna indartzeko.
Etorgairen helburua ezaguera berriak sortzea ere izango da, betiere produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak sortzea, interes estrategikoa duten teknologiak integratzea, patente berriak sortzea eta oinarri zientifiko-teknologikoa duten enpresa berriak eratzea helburu duelarik.
Gaurko Gobernu Kontseiluan 28 milioi euroko diru-laguntza ere onartu dute Ikergune Kooperatiboen egitasmora bideratuta.
Iturria: http://www.eitb24.com/berria/eu/B24_106436/ekonomia-enpresa/ETORGAI-EGITASMOA-48-milioiko-laguntza-emango-du/

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |