Euskal Herria - 2008/04/02
Argazkia 1 / 3
Duela 71 urte Durangon izandako bonbardaketako biktimak omendu dituzte. Udalbidek bere babesa adierazi nahi die bonbardaketetako biktimei.
Gerra Zibileko biktimei omenaldia eginen zaie Durangon martxoaren 31tik hasita, Durangoko bonbardaketaren 71. urteurrenarekin batera.
Martxoaren 31an, Durangoko hilerrian egindako ekitaldian euskal erakundeetako ordezkari andana bildu zen, besteak beste, Izaskun Bilbao Legebiltzarreko presidentea; Gabriel Inclan Osasun sailburua; Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea; eta Durangaldeko alkateak eta zinegotziak, lekukoak eta gerrako borrokalari ohiak izan.
Omenaldian, Toti Martinez de Lezeak idazleak gerrak eta indarkeria `madarikatzen´ zituen agiri bat irakurri eta Durangoko `giroa negarrez bete´ zen egun hori gogora ekarri zuen.
Sarraski horretan kaltetutakoen monolitoaren eta Gerra Zibilak herri horretan utzi zituen ia 400 biktimen izenak gordetzen dituen kaperaren alboan, bildutakoek minutu bat isilean igaro zuten. Eta kanpaiak hiru aldiz jo zuen, duela 71 urte durangarrei heltzear zegoen tragediaz ohartarazi zienean bezala.
Aste osoan zehar ekitaldi anitz egonen dira bonbardaketaren 71. urteurrena gogora ekartzeko.
Durangon ez ezik, Gernika, Elgeta, Otxandio... eta beste herri askotan izan ziren bonbardaketen biktimak omentzea da altxamendu faxistaren aurka egin dezakegun omenaldirik onena.
Informazio bilketa: eitb24.com
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |