Kirola / Diaspora - 2004/02/12
Argazkia 1 / 2
UDALBILTZAk eta EUSKADIKO HERRI KIROL FEDERAKUNDEAk hitzarmen bat sinatu dute Munduko VIII. Goma Gaineko Soka-Tira Txapelketan parte hartuko duten euskal taldeei laguntzeko. Hitzarmena Peio Iparragirre eta Marian Urkijo, UDALBILTZAren ordezkari bezala, eta Isaac Izurieta, Euskadiko Herri Kirol Federakundearen Lehendakariak sinatu dute.
UDALBILTZAK 24.750 euroko diru laguntza eskaintzen du Munduko Txapelketan parte hartuko duten Euskal Herriko taldeei.
Txapelketa Glasgowen (Eskozia) jokatuko da, otsailaren 19tik 22ra eta bertan bederatzi soka-tira taldek izango dira Euskal Herria ordezkatzen. Lau talde gizonezkoak: Abadińo (Bizkaia), Auzolan (Gipuzkoa), Arrizkuzubi (Araba) eta Beti-Gazte (Nafarroa); eta bost emakumezkoak: Imotz (Nafarroa), Badaiotz (Araba), Auzolan (Gipuzkoa), Gaztedi (Bizkaia) eta Torrekolanda (Bizkaia).
UDALBILTZAren ordezkariek adierazi dute `bederatzi talde hauek babesten ditugu euskal ordezkari bezala, Munduko Txapelketa aukera ezin hobea batí da soka-tiraren kirola laguntzeko eta gure euskal taldeen maila bikaina erakusteko´. Iparragirrek eta Urkijok erantsi dute `nahi ta nahiezkoa da euskal taldeek Munduko txapelketetan parte hartzea, kirol honen etorkizuna bermatzeko. Izan ere, denek jakin behar dugu, Munduko Txapelketetan parte hartzeak oinarrizko aliziente bat dela, Euskal Herrian kirol honen goi-maila eta jarduera bermatzeko´.
Bere aldetik, Isaac Izurietak, Euskadiko Herri Kirol Federakundearen Lehendakariak, UDALBILTZAren babeslegoa eskertuz gain, aipatu du `euskal soka-tira taldeek oso paper txukun bat egingo dutela, naiz eta jokatuko den goma gainean britainiarra izan, Euskal Herrian holandako gomara ohitatuta bagaude ere´.
2004ko otsailaren 14an
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |
