2008/05/09

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

ABERRI_EGUNA_2008

Aberri Eguna 2008

Udalbiltza - 2008/03/17

Argazkia 1 / 9

Azken bederatzi urte hauetan bezala, UDALBILTZA®k Aberri Eguna ospatuko du martxoaren 22an, larunbata, goizeko 11:00etatik aurrera Uztaritzeko (Lapurdi) Herriko Etxeko plazan.

Larunbata, Bazko Egunaren bezperan, zergatik? Tradizioak dioenez, Aberri Eguna, Euskal Herriaren eta herritarren eguna, bezperatik ospatzen delako. Euskaldun andana joan ohi zelako eta joaten delako bezperan mendietara ikurrińa jartzera. Eta bestetik, Igandean, Instituzioek Aberri Eguna egiten dutelako, gainera, udal hautetsi bakoitzak eta herritar orok beren herrian ospatzeko nahia eta beharra duelako.



Ekitaldian, Ramuntxo Camblong, UDALBILTZA®ko Iparraldeko kideak eginen du aurkezpena. Jarraian, Euskal Herri osoko ordezkarien aurrean, UDALBILTZA®k 2008ko Aberri Egunaren manifestua ezagutzera emango du Julian Eizmendi lehendakariaren eskutik.



Uztaritzeko seme Dominique Joseph Garat euskaltzaleari hitz batzuk eskaini ondoren, Aberri Egunaren izena eta izana berriro berpiztu zituen 1.963ko Itsasuko oroit harriari lore eskaintza eginen zaio.



* Ekitaldia, Uztaritzeko Lota jauregiaren aurrean hasikoa da.




UZTARITZE ETA ITSASU EUSKAL HERRITARREN
ETA UDAL ORDEZKARIEN BILGUNE

Udalbide elkartea
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa
T.+34948203685
F.+34948227891
info@udalbide.net