2008/05/17

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

'URBASAN_BAGARA'_08KO_UDALEKURAKO_IZENEMATE_EPEA_IREKI_DA

'Urbasan bagara' 08ko udalekurako izenemate epea ireki da

Kultura / Euskal Herria - 2008/04/26

Argazkia 1 / 9

EHko zortzi lurraldeetako --Diaspora barne-- 10 eta 13 urte bitarteko haurrek Udalbidek antolatzen duen 'Urbasan bagara' udalekuaz gozatu ahal izango dute bigarrenez.

Urbasa-Andia Parke Naturaleko inguruan gazteek, espeleologia, eskalada, ibilaldiak bizikletaz, igeriketa, jolasak, mendi-irteerak, festak eta naturarekin harremanean egoteko aukera edukiko dute, besteak beste. Ekintzok Euskal Herriko zortzi lurraldeetako gazteen arteko harremana natura eta euskararen bidez sustatzea dute helburu. Udalekuko prezioa 100 eurokoa da eta izena emateko epea maiatzaren 9an amaituko da.


Bigarren urtez jarraian Udalbide Elkarlan Elkarteak antolatzen duen 'Urbasan bagara' udalekuak 10 eta 13 urte bitarteko Euskal Herriko zortzi lurraldeetako gazteak bilduko ditu. Ekimenean, naturaz euskarazko giroan gozatu ahal izango dute, abentura-ekintzak eginez. Udalekuak Artelatz, ingurugiro zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa, eta Urbasa Bioitzaren parte hartzeak edukiko ditu. Artelatzek 1992. urtean Natur Eskola sortu zuen, ikasleentzako egonaldia eta ingurumen-programekin, eta ordutik hona 14.000 ikasle eta irakasle inguru pasa dira bertatik.


Urbasa kanpina Urbasa-Andia Parke Naturalaren bihotzean dago, Europako pagadirik handienetako batean. Atsedenerako leku aproposa da eta bere geologia, arkeologia eta paisaien aberastasunak naturarekin lotuta dagoen edozein kirol egiteko aukera ematen du. Haurrak Kalitate turistikoaren 'Q' ziurtagiria duen Urbasa Bioitzako aterpean egongo dira.


Udalekuen txandak honako tarteetan eskainiko dira: uztailak 1-6, uztailak 7-13, uztailak 14-20, uztailak 21-27 eta uztailak 28-31. Egonaldiaren prezioa 100 eurokoa izango da (autobus garraioa, asegurua eta ekintzetarako materiala barne). Izenemateak banaka eta taldeka egin daitezke (neska-mutiko kopuru oreka kontutan hartuko da). Ume bakoitzeko eskaera orri bakarra onartuko da. Proiektuaz informazio gehiago jaso nahi duenak (34) 943 670 249 telefono zenbakira deitu edo urbasanbagara@udalbide.net e-mailera mezua bidal dezake.




Irurria: basqueheritage.com

Udalbide elkartea
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa
T.+34948203685
F.+34948227891
info@udalbide.net