2010/03/15

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Adierazpen instituzionala Segi erakundearekin lotutako 36 gazte atxilotzearen aurrean

Udalbiltza - 2009/11/30

Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, azaroaren 24ean Segi erakundearekin lotuta 36 gazte atxilotzearen aurrean, UDALBILTZA®ko ordezkariok honakoa adierazten dugu:

1. Atxilotutako pertsonen eskubide zibil eta politikoak urratzearekin batera, Euskal Herriko normalkuntza politikoaren konponbiderako eta bakea lortzeko saiakeraren aurkako erasotzat hartzen dugu. Herri honek biziki nahi duen normalkuntza politikoa elkarrizketaren bidez, negoziazioaz eta alderdi desberdinen arteko akordioaren eskutik soilik, iritsiko baita.

2. Parte-hartze politikoa eta indarkeria bi esparru guztiz ezberdinak direnez. Onartezina da `guztia terrorismoa´ dela ondorioztatzea. Batzuren esanetan, atxilotutakoak Segi-ko kideak izateagatik, ETA-ko kide dira. Entzun diren beste hainbat balorazioaren arabera `atxiloketa hauekin ETA harrobirik gabe utzi da´. Zergatik izan dira atxilotuak?, ETA-kide izanagatik edo egunen batetan, akaso, ETA-kide izatera iritsiko zirelako?. Non daude zuzenbidezko estatu batek nahitaezkoak dituen berme eta printzipio juridikoak?

3. Atxiloturiko gazteen deklarazioak hartzeko orduan, inkomunikazioak, senitartekoen arteko nahigabea dakar. Prozesu judizial guztietan bezala gardentasuna eskatzen dugu.

4. Guztiz arbuiagarria da baita ere, asteburuan jasotako kale eta autobus erasoak. Indarkeriaren bidetik noraezean ibiliko baikara beti.

UDALBILTZA®tik berriz ere aldarrikatzen dugu irmotasunez, ideien askatasuna, aniztasun politikoaren eraso eta egitasmo politikoen defentsa eta hedapenei murrizketaren kontra gaudela, betiere demokraziaz eta inposaketarik gabe egiten badira.



UDALBILTZA®ko ZUZENDARITZA BATZORDEA

Euskal Herrian, 2009ko azaroaren 30ean



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©