Udalbiltza - 2009/10/15
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak, urriaren 13an Arnaldo Otegi, Rafa Díez Usabiaga, Rufi Etxeberria eta beste zazpi Ezker Abertzaleko ordezkari atxilotzeko erabakiaren aurrean, UDALBILTZA®ko ordezkariok honakoa adierazten dugu:
1. Atxilotutako pertsonen eskubide zibil eta politikoak urratzearekin batera, Euskal Herriko normalkuntza politikoaren konponbiderako eta bakea lortzeko saiakeraren aurkako erasotzat hartzen dugu. Herri honek biziki nahi duen normalkuntza politikoa elkarrizketaren bidez, negoziazioaz eta alderdi desberdinen arteko akordioaren eskutik soilik, iritsiko baita.
2. Parte-hartze politikoa eta indarkeria bi esparru guztiz ezberdinak direnez. Onartezina da `guztia terrorismoa´ dela ondorioztatzea. Honelako erabakiek sistema judiziala ukitu politikoez kutsaturik dagoela adierazten dute. Honen karira, deigarria deritzogu, Perez Rubalcaba barne ministroak, aurreko abuztuan egindako adierazpenen arabera, ezker abertzaleko espresio bakar batek ere `ETAren biolentzia gaitzetsi arren, ez luke politika egiteko aukerarik izanen, ETA dagoen bitartean´.
UDALBILTZA®tik berriz ere aldarrikatzen dugu irmotasunez, ideien askatasuna, aniztasun politikoaren eraso eta egitasmo politikoen defentsa eta hedapenei murrizketaren kontra gaudela, betiere demokraziaz eta inposaketarik gabe egiten badira.
UDALBILTZA®ko ZUZENDARITZA BATZORDEA
Euskal Herrian, 2009ko urriaren 15ean
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |
