Udalbiltza - 2004/03/11
Julian EIZMENDI, UDALBILTZAren Lehendakaria eta Azpeitiko Alkatea, Erakunde honen alde lanean ari diren Euskal Herriko Udal Hautetsi guztien izenean, gaur goizean Madrilen izandako atentatuaren aurrean zera adierazi nahi du:
1.- UDALBILTZAk tinkotasun osoz gaitzetsi nahi du gaur goizean Madrilen izan den atentatua; aldi berean, bere dolumin, gertutasun eta elkartasun osoa adierazi nahi die eraginak jasan dituzten senitartekoei eta, oro har, Madrilgo herriari.
2.- Dena dio ETA izan dela atentatu honen arduraduna; horrela ez bada, ETAk aukera ezin hobea du, berehala, beraiek izan ez direla ezeztatzeko. ETAri berehala zerbait esatea exijitzen diogu.
3.- ETA ez du Euskal Herria ordezkatzen; ez ditu euskaldunak eta euskal hiritarrak ordezkatzen. Euskal Herria eta euskaldunok ez dugu ETA maite eta desagertzea eskatzen diogu.
4.- ETAk bere bidetik jarraitu nahi badu, argi eta garbi, Euskal Herriaren kontra ari dela esan nahi diogu. Jarraitzeko asmoa badu, bere sigletatik `Euskadi´ eta `Askatasuna´ hitzak kentzea exijitzen diogu.
5.- Euskal Herria eta euskal hiritarrok pertsona guztien giza eskubide osoak errespetatzen, askatasun osoz eta bide demokratikoak, eta soilik demokratikoak, erabiliko ditu bere etorkizuna erabakitzeko.
Euskal Herrian, 2004ko martxoaren 11ean

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |