2008/12/01

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Amaiurko gazteluaren indusketaren fase berriak gaztelua oraindik ikusgarriago utzi du

Kultura / Nafarroa - 2008/08/21

Argazkia 1 / 5

Abuztuaren 14a arte egon dira Nafarroako Erresumaren bilakaera historikoa eta bere gazteluak ikertzen.

Aranzadi Zientzi Elkarteak UEUrekin eta UDALBIDEren laguntzarekin antolatu duen `Nafarroa. Historia eta ondarea zientziaren bidez´ ikastaro zikloaren bigarren atalari hasiera emanen zaio gaur. Zehazki, 200 orduko Amaiurko eta Nafarroako Erresumako gazteluak ikastaroak 15 egun iraun ditu, Nafarroako Erresumaren bilakaera historikoa eta bere gazteluak ikertzen. Ikastaroa bi atal ezberdinetan banatu da, teorikoa eta praktikoa. Ikastaroa kultur ondarearekin eta arkeologiarekin zerikusia duten gaietako ikasle, profesional edo zaletasuna duen orori zuzenduta egon da.

Alde teorikoan hainbat gai erakargarri landu dituzte izena eman zuten 24 partehartzaileek: Nafarroako Erresumaren Historia, Roldan Jimenorekin (NUP, UEU); Kultur ondare materiala, Juantxo Agirre Mauleon (Aranzadi Z.E., UEU) eta Juan Mari Alemanekin (Amaiur Gaztelu Elkartea); Nafarroako Gazteluak, Joseba Asironekin (Jaiki); Ondare inmateriala eta gazteluaren sinbologia, Beatriz Mujika (Amaiurko Gaztelu Elkartea) eta Mikel Errazkinekin (Aranzadi Z.E., UEU); eta Arkeologiaren hastapenak, Eneko Iriarte (UC, Aranzadi Z.E.) eta Juantxo Agirre Mauleonekin (Aranzadi Z.E., UEU).

Ikastaroaren bigarren zatian, modulu praktikoan, indusketa arkeologikoak egiteko aukera izan zuten Aranzadi Zientzi Elkarteko Juantxo Agirre eta Eneko Iriarteren zuzendaritzapean. Hirugarren eta azken zatian, Aranzadiko Mikel Errazkinek koordinatu zituen lan tutorizatuak burutu ziren.

EZINBESTEKO AZTARNATEGIAK Nafarroako Erdi Aroko historian gazteluak ezinbesteko aztarnategiak dira eta Amaiur horietako bat da. Hala, ikastaroaren helburua garai hartako historia eta gazteluaren ezagutza ezagutaraztea izanen da. Azken bi urteetan jakintza-arlo ezberdinetako ikertzaileek osatutako lan-talde bat artxibo-lana, indusketa arkeologikoa, ondarearen azterketa eta ikerlan antropologikoa egiten ari da. Ikastaro honetan parte hartzen dutenek aukera izango dute garai hartako historia eta gazteluen ezagutza zientziaren aplikazio metodologikoaren bidez jasotzeko, arlo askotako adituen laguntzaz (historialari, arkeologo, geologo, antropologo…).

Aranzadi elkarteko idazkari nagusia den Juantxo Agirrek `ikasleei eta interesa duen edonori historiaren bilakaerari, arkeologiaren metodologiari eta ondarearen hedapenari buruzko ezagueran sakontzeko´ eskaintza dela azaldu zuen. Bere esanetan, `azken hamarkadetan iraganaren ezagutzak, eta batez ere kultur ondareak egungo bizimodu hiritarrean protagonismo handia hartu du, iraganeko aztarna materialak gero eta onarpen sozial handiagoa duen gure kultur ondarearen arlo garrantzitsuak direlako´. Bide horretan horren inguruko ikerketa egin behar dela eta babestua izan behar duela adierazi zuen Agirrek. `Aranzadi eta UEUren helburua beraz, kultur ondarearen ezagutza eta dibulgaziorako herritarrek eta komunitate zientifikoak eskatzen dituen baliabideak eskaintzea da´, nabarmendu zuen.




Amaiur: ikerlarien sinbolo nagusia

Mikel Errazkin Aranzadiko kidearen hitzetan, `Nafarren kasua paradoxikoa da; euren identitatean ezinbestekotzat hartzen dituzte gazteluak, baina, era berean, oso gaizki zainduak daude eta oso informazio gutxi dago. Hala ere, mugimendu berri bat sortzen ari da azkenaldian, baita Amaiurren ere´. Ikerlari honen esanetan, Amaiur zen `nafarren, euskaldunen, eta baita Nafarroako Erresumako ikerlarien artean sinbolo nagusietako bat, baina ez zegoen informazio arkeologikorik´. Era honetan, Mikel Errazkinek eta bere lan taldeak lanean jarri ziren 2006 urtean Amaiurren: `Lehen indusketa azalekoa izan zen, ez baikenekien zer topatuko genuen, baina zundaketa oso positiboa izan zen, eta bigarren kanpaina agresiboagoa izan zen´. Edonola ere, ikastaro honekin antolatzaileek ez dituzte esparru gehiago agerian jarri, eta indusketa akademikoago bat egingo dutela adierazten dute. Parte hartzaileek egungo geruzatik beherantz jarraitzeko aukera izanen dute. Errazkinentzat, hortik informazio asko aterako da Erdi Aroko garaikideei buruz: `Zer jaten zuten, zein arma zituzten, eguneroko bizitzan zer egiten zuten, gaztelua nola eraiki zuten...´.



Iturria: www.noticiasdenavarra.com




* Bestalde, panelak ezarri dira aztarnategian, erresto arkeologikoak balioan ezartzeko helburuarekin eta Web orri bat diseinatuko da Indusketekin eta Amaiurko herriarekin zerikusia duen informazio oro bilduko duena, non, UEU, Aranzadi eta Udalbideko web orrietatik lan tekniko infografikoa deskargatu ahalko den. Baita ere, Liburu bat argitara emango da Amaiurrekin, Amaiurko Gazteluarekin edo burututako indusketa lanekin erlazionatutako artikuluak batuko dituena.


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©