Artzain Mundua - 2009/09/08
Argazkia 1 / 1
Laugarren edizioa izanen da aurtengoa eta 500 pertsona elkarretaratzea espero da.
Antolatzaileek lurraldearen enbaxadore izan diren emigrante hauen garrantzia azpirratu nahi dute.
Laugarren urtez jarraian, aurreko mendean Ameriketara emigratu zuten mugaz bi aldeko artzain euskaldunak elkartuko dira irailaren 20an Auritzen (Nafarroa), egun horretan, beraien oroitzapenak eta elkarbizitzak gogoratuko dituzte. Aurtengo Ameriketan egondako Artzain Egunaren leloa `Ibañetako artzain irrintzia´izanen da, eta aurreko edizioetako arrakasta ikusirik, antolatzaileen irudiko, Artzain Mundua, Udalbide, Nafarroako Gobernua eta Diario de Noticias, 500 artzai eta senitarteko gerturatzea espero da.
2006an Lesakam, 2007an Aldude eta Gernikan, 2008an Elizondon eta aurtengoan Auritzen. Euskal Herri osoko eta baztez ere Pirinioetako bailaretako mugaz bi aldeetako artzai, senitarteko, lagun eta herritarrak elkartuko dira. Garai batean dozenaka gazte herritik bizimodu hobeago baten esperantzan atera eta itzuli zireneko oroitzapenak elkar kontatzeko. Laura Iantzi Udalbideko Zuzendaritza Batzordearen esanetan, artzain appal hauek gure lurraldearen enbaxadorerik onenak izan ziren eta aldi berean, handik ekartzen zituzten dolarrek susperraldi ekonomia eragin zuten hainbat eta hainbat mendialdeko herrixka txikietan.
Auritzeko jaialdian Jesus Goldaraz, berriki zendu den Doneztebeko apaiza izanen du gogoan, Jesusek lehen ediziotik gogotsu parte hartu baitzuen ekimenean. Eta baita ere, bertan geratu ziren emigranteen familiartekoei eginen zaie goratzarre, bereziki emakumeei, ` Nevadara joan nintzen emakumeak bakarrik utzita´antzeslana izanen baita ikusgai.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 |
