2008/12/01

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Ameriketara artzain joandakoen omenezko eguna eginen da igande honetan Elizondon

Diaspora - 2008/09/18

Argazkia 1 / 4

Baztango Udala, Udalbide Elkarlan Elkartea eta Artzain Munduaren arteko hitzarmen sinaduraren prentsaurrekoa eta `Ameriketarat gana, artzain doike!´ ekitaldiaren aurkezpen ofiziala irailaren 19an, Baztango udaletxean (Elizondo).

Ameriketarat gana, artzain doike! lelopean egun berezia antolatu dute Udalak eta Artzain Munduak elkarlanean. Ameriketara joan ziren artzainei omenaldia eskaintzea da asmoa eta horregatik egun osoko egitaraua prestatu dute igande honetarako, irailaren 21erako.

Bazkarirako txartelak hartzeko epea dagoeneko itxita dago, baina, aipatu, lehentasuna artzainei eman nahi zaienez, artzain bakoitzeko lagun batek joateko aukera izanen duela. Topaketa honen laugarren edizioa izanen da igandekoa. Aitzineko aldietan Lesakan, Alduden (Nafarroa Beherea) eta Gernikan (Bizkaia) egin zen besta egun hau, eta orain Baztanek hartu du lekukoa.



Egitaraua

ELIZONDOKO PARROKIA
- 10:00etan meza.

MERKATUKO PLAZA
- 11:00etan zaldiekin ibilbidea Ardi Kanporaino (Merkatuko Plaza).
- 11:30etik 13:30era Ardi Kanpoan artzainen bizimoduari buruzko erakusketa.
- 13:30ean bazkaria.
- Bazkalondoan, Mutildantzak, JALISKO BAND taldearekin dantzaldia eta hainbat sorpresa.


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©