Iparralde - 2007/11/21
Argazkia 1 / 2
Ramontxo Camblong-ek Udalbideren ekarpena Iparraldean goraipatu zuen.
UDALBIDEk euskara eta euskal kulturarekiko bere konpromezua berriro berretsi du Baionan garatu dituen zenbait hitzarmenen sinadurari esker. Hitzarmenak sinatuko dira ondorengo erakundeekin: AEK Baiona, Hezkuntek, Luma Haur Eskola, Bertsularien Lagunak, Herri Soinulariak eta Hiruki Elkartea.
Udalbideko partaide Jose Luis Mendoza eta Ramontxo Camblong-ek, euskarari zor zaion garantiaren atal bat burutzen duela Udalbidek Iparraldean esan zuten. Eta elkarkidetza ekonomikoaz gain, Hurbiltzen, Udalekuak eta Natur Eskolen garrantzia aipatu zuten, proiektu hauek Euskal Herriko bi eremuak hurbiltzen eta harremanetan jartzen baitute.
ELKARTE / ERAKUNDEAK
AEK Baiona 10.000 €
Baionako gau eskolak, helduak euskalduntzen dihardu. Egun 210 ikasle dituzte eta 13 irakasle. Euskaltegi berriko hamasei gelak eta bereziki mintza praktika gunea janzteko materialentzako laguntza eman die Udalbidek: altzariak, audio-bideo gela, liburutegiko materialak, tresna informatikoak…
HEZKUNTEK 12.000 €
Iparraldeko enpresak indartzen eta euskalduntzen diharduen elkarte honek, euskara teknikariak ezartzeaz gain, euskararen jarraipen zehatza egiten du. Horretarako, beharrezkoa da lanbide heziketak ikasten dabiltzan gazteei, frantsesez ez ezik euskaraz ere formatzea. Gazteak Iparraldean bizitzen gelditzeko, bertako ekonomi orekatu baten aldeko apustua egin nahi da. Industria eta teknikariak garatu gabe, ekonomiak ezin duelako aurrera egin. Horregatik bada, Udalbidek laguntza eman die gazte hauek beren formazioa Hegoaldean euskaraz garatu dezaten.
LUMA Haur Eskola 7.000 €
Bi LUMA Haur Eskolei (haurtzaindegi euskaldunak) eman zaie laguntza:
1. ZIBURU: Estrukturaren hobekuntza: Informatika materiala eta txirrista psikomotrizitea. (3.000 euro)
2. BAIONA: Baionako lokaleko horniduren lanerako (4.000 euro)
Garrantzi handia du, Baiona eta bere ingurunean umeei txikitatik euskaraz egitea, are gehiago, askok guraso erdaldunak dituztenean. Baita ere, euskal kulturarekin lotutako ekintzak burutzea.
ELITE PELOTE BASQUE 10.000 €
EPB, trinketeko eskuzko pilotako txapelketak antolatzen ditu. Helburuak: txapelketa berriak antolatzea eta beste txapelketa batzuetan parte hartzea; pilotarien formakuntza Euskal Herriko liga, Nafarroa eta Euskadiko federazioekin lana egitea; atzerrian txapelketetan parte hartzea eta modalitate hau ezagutaraztea; Eta eliteko kirolariak sortzea.
Udalbidek urte honetan, trinketeko eskuzko pilota atzerrian promozionatzeko laguntza eman die. Besteak beste, Pabe, Paris eta Mexikon.
BERTSULARIEN LAGUNAK 7.000 €
Elkarteren jarduna Iparraldean bertsolaritza sustatzea eta bertsolariak eta bertsozaleak sortzea da, bertso eskolak, saio eta sariketen antolaketa eta ikerkuntza bidez.
Azken finean, bertsolaritza euskara normalizatzeko tresna bat baita.
HERRI SOINULARIAK 10.000 €
Iparraldeko lau festibal artistiko, EREIN deitua, antolatzeko eta emanaldiak eskaintzeko Euskal Herrian eta kanpoan:
- Xiru Festibala (Gotainen, Xiberua)
- Hartzaro Festibala (Ustaritzen, Lapurdi)
- Errobiko Festibala (Itsasun, Lapurdi)
- Gaita Eguna (Iparraldeko hiru eskualdetan)
Ezein medioetako sorkuntza artistikoaren bitartez, Euskal Herriko sorkuntza artistikoak zabaldu nahi da. Eta euskal artista gazteak bertan zein kanpoan, promozionatu.
HIRUKI ELKARTEA 6.000 €
Elkarte honen baitan, Baionako euskalgintzako hiru elkarte biltzen dira: Gau Eskola, bi ikastola eta Gure Irratia. Hiruen indar eta abileziarekin, Lapurdiko hiriburuan euskal kultura gizarterarazten dute.
Udalbidek laguntza eman die 2007ko kultur jarduerak burutzeko. Besteak beste: Sagarno eguna, Olentzero Baionan, Baionan kantuz eta Ikusgarriak (eguberriko kantaldia, antzerki emanaldia eta bertso saioa).
2007an guztira 185.500 euro banatu zaizkie Iparraldeko 23 elkarte eta erakundei. Baionako hitzarmenaz gain, abenduaren 12an Maulen Zuberoa eta Nafarroa Beheko beste elkarte batzuekin eginen da prentsaurrekoa.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 |