Euskara / Araba - 2012/06/18
Argazkia 1 / 1
Euskara barneratu eta barreiatu lelopean ospatu zen atzo Bastidan Araba Euskaraz jaia. Bertan bildutako milaka euskaltzaleek adierazi zuten euskarak Araban ere bere lekua "ziurtatua" duela. Datorren urtean Amurrion egingo da Araba Euskaraz.
Aparkalekuak gainezka eta guneak leporaino beteta zeuden. Ekitaldi guztietan giro ezin hobea izan zen: herri kirolak, bertsolariak, musika taldeak, dantza, konpartsak, fanfarreak umeentzako tailerrak, buruhandiak, pailazoak... aukera ezberdinak egon ziren gustu guztientzako.
Antolatzaileek eskerrak eman dizkiote Bastidara hurbildutako eta lanean lagundu duten guztiei. Aldarrikapenerako tartea ere izan zen atzoko festan. Anjel Olalde Araba Euskaraz-eko antolatzailearen esanetan "mugan gaude eta euskarak lehentasuna izan beharko luke baina, zoritxarrez, ez da halakorik gertatzen. Hala ere, kristoren lana egin dugulako ari dira urratsak ematen nahiz eta oraindik bidea luzea den".
Iturria: http://www.argia.com/albistea/altxorra-bilatzea-lortu-zuten-bastidara-gerturatu-ziren-milaka-euskaltzalek
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
