Diaspora - 2009/11/02
Argazkia 1 / 1
Bartzelonako Euskal Etxeak emango dio hasiera 'Euskal Herria Sona' euskal musika jaialdiaren edizio berri bati. Hilabete osoan zehar, abenduaren 5a bitartean, Patxi eta Konpainia, Iņaki Plaza & Ion Garmendia, Hegokoak, Rafa Rueda, Maddi Oihenart, Aristizabal & Barandiaran, Korrontzi, Ruper Ordorika, Arramazka eta Gatibu taldeen kontzertuek inguratuko ituzte euskal erritmoak Bartzelonako kaleetara. Horrez gain, txalaparta, kantu eta dantza ikastaroez edota trikipoteoaz gozatzeko aukera izango da aurten hamabigarren ediziora iritsi den jaialdian.
Euskal Herria Sona jaialdiaren hamabigarren edizioa hasiko da eta azaroan zehar euskal musikari eta artista ugari pasatuko dira hiriburu kataluniarreko agertokietatik. Ikuskizunez gain, jendearen parte hartzea bultzatu eta jaia barrutik gozatu ahal izateko, afariak, trikipoteoa, kantu, txalaparta eta dantza ikastaroak burutuko dira jaialdiaren egitarauaren barruan.
Hamabi urte joan dira Euskal Etxeak ateak kanpora zabaldu eta bere ekintzak kalera atera nahi izan zituenetik eta euskal musika eta folklorea era dibertigarri eta dinamiko batean ezagutzeko aukera ematen duen jaialdi hau, urtero handitzen eta sendotzen doa.
KONTZERTUAK
Aurtengo ekitaldiak bihar bertan hasiko dira Patxi eta Konpainiaren doako dantza ikuskizunaren eskutik, gaueko 22:00tan, Plaįa del Rei-en. Hurrengo asteko ostiralean, azaroaren 6an, ordu berean, Iņaki Plaza eta Ion Garmendiak euren lehen lana den 20 Hatz Proiekt diskoa aurkeztuko dute CATen (Centre Artesā Tradicionārius). Biharamunean, azaroaren 7an, Hegoak taldearen euskal-afro kantuez gozatzeko aukera izango da Euskal Etxean, arratseko 20:00tan. Rafa Ruedak Zuhaitz okerretan gora melodia itsaskorrez beteriko disko berria aurkeztuko du Azaroaren 13an, 21:00tan, Convent Sant Agustí-n.
Batzuentzat ezbairik gabe euskal musikaren ahotsik berezienetakoa dena, Maddi Oihenart xiberotarra, CATera hurbilduko da bere kantuak jendaurrean aurkeztera. Kontzertua 22:00tan hasiko da. Azaroaren 20an, Euskal Etxean, arratseko 20:00tan, Aristizabal eta Barandiaran bikoteak lau eskuz joko duen piano abesti sorta, euskal egileetan oinarrituta egongo da. Hurrengo egunean, Korrontzi folk taldeak bere emanaldia eskainiko du CATen gaueko 22:00tan. Euskal musikan erreferente den Ruper Ordorikak, Haizea Garizumakoa diskoa atera berri duela, L'Auditori-n kontzertua eskainiko du azaroaren 27an gaueko 21:30-tan. Jaialdiaren azken txanpan Arramazka eta Gatibu taldeen rock doinuak izango dira protagonista. Hitzordua La Farinera del Cloten izango da abenduaren 5ean, gaueko 22:00tan.
IKASTAROAK, NIT BASCA ETA TRIKIPOTEOA
Jaia barrutik ondo ezagutu eta gozatu ahal izateko, aurten ere jendearen parte hartzea bultzatu nahi izan da, hainbat talde ekintza antolatuz. Larunbat honetan bertan, Patxi Perezek doako dantza ikastaroa burutuko du Plaįa del Rei-en arratsaldeko 19:00tan. Euskal Etxean beste bi ikastaro emango dira: txalaparta ikastaroa eta kantu ikastaroa. Lehenengoa azaroaren 14ean egingo da goizeko 10etan. Bigarrena azaroaren 28an egingo da arratsaldeko 17:00tan. Azken ikastaro honen ostean afari bat egingo da Euskal Etxean, giro jator eta alai batean elkarrekin egoteko.
Azaroaren 12an, 21:00tan, ekitaldiak CAT inguruan izango dira, Nit basca edo Euskal Gaua jaiarekin. Euskal Etxeko talde eta ikastaroetako ikasleak eta artistak euren ikuskizunak eskainiko dituzte elkarteko kide eta lagunen aurrean. Trikipoteoa, urteroko ekitaldi jendetsu eta gogokoenetarikoa, La Tornatik hasiko da Azaroaren 21ean, arratsaldeko 18:00tan, doako ekintza da, eta dibertsioa eta giro paregabea ziurtaturik daude.
Iturria: http://www.euskalkultura.com/albisteak/ostiralean-hasiko-da-euskal-herria-sona-euskal-musika-jaialdiaren-hamabigarren-edizioa
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |
