2008/07/09

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

PSE-EEren aurkako atentatua

Udalbiltza - 2008/04/20

ETAk Elgoibar eta Bilboko Abusu auzoko PSE-EE egoitzen aurka egin dituen atentatuen aurrean, UDALBILTZA®k honakoa adierazi nahi du:

 UDALBILTZA®K erabat gaitzesten du atentatua eta babesik eta elkartasunik zintzoena adierazi nahi dizkie die zauritutako eta kaltetutako pertsonekin.

 Elkarrizketa eta akordioa dira konponbidea eta normalkuntza politikoa lortzeko bideak, baina bide horretan aurrera egiteko oztopo nagusia oraindik ere, ETA da.

 Beste behin ere, alderdi eta eragile politiko guztiok, eta gizarteak orokorrean, ETAri armak eta biolentzia betirako uzteko eskatzen diogu.



Testuinguru honetan, jazarpen politikoak oztopo bihurtzen dira, baita giza eskubideen urraketa oro eta bortizkeriaren iraunkortasuna ere.
Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea, soilik bide demokratikoetatik, bake bidetik eta askatasun osoarekin babesten du eta babestuko du UDALBILTZA®k.




UDALBILTZA® ko ZUZENDARITZA BATZORDEA



Euskal Herria, 2008ko apirilaren 17a

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©