2012/02/11


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Auzitegi Gorenak berretsi egin du Azpeitiko euskararen ordenantzaren indargabetzea

Euskara / Azpeitia - 2009/06/26

Argazkia 1 / 1

Azpeitian euskara normalizatzeko udal-ordenantzaren kontrako epai berria eman du Espainiako Auzitegi Gorenak. 2007ko martxoan EAEko Auzitegi Nagusiak ordenantza indargabetzen zuen epaia eman zuen, Espainiako Estatuaren Abokatuak EAEko Gobernu Ordezkaritzaren eskariz aurkezturiko helegitea aintzat hartuz. Auzitegi Nagusiaren epai hari helegitea jarri zion, era berean, Azpeitiko Udalak Espainiako Auzitegi Gorenean. Eta, orain, auzitegi honek Udalaren helegitea atzera bota eta arrazoia eman dio EAEko Auzitegi Nagusiari.

Espainiako Gorenaren arabera, indargabetutako ordenantzaren helburua euskara sustatzeko beharrezkoa denaz gain, komenigarria ere badenaz haratago doala pentsa daiteke. Azpeitiko euskararen udal-ordenantzaren azken helburua euskara `hizkuntza ofizial bakar bihurtzea´ da, gaztelania "luzamendurik gabe baztertuz". Horrenbestez, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren argudioekin (ikusi 2007-3-23ko albistea eta epaia) bat egin du Espainiako Gorenak; Azpeitiko Udalaren helegitea `ez da bidezkoa´, atzo zabaldutako epaiaren arabera.

Aipatutako argudioa eta antzeko beste esaldi solte batzuk bakarrik ezagutzen dira, momentuz, Auzitegi Gorenak joan den ekainaren 3an emandako epaiaz; atzotik zenbait komunikabidetan plazaratzen joan direnak, alegia. Azpeitiko Udalean, esaterako, komunikabideetako aipamen horien bidez jakin dute Gorenaren epaiaren berri. Epaia ez zaie iritsi oraindik esku artera, eta horren zain daude.

EAEko Auzitegi Nagusiak Espainiako Estatuaren Abokatuaren helegitea aintzat hartuta eman zuen epaian, Azpeitiko euskararen ordenantzak euskara `inposatu´ egiten zuela esaten zen, eta egiaz nahi duena `espainieraren erabilera baztertzea´ dela; esaten zen, eta konklusio berera iritsi da nonbait Auzitegi Gorena ere. Arrazonamendu hori izan zen ordenantza indargabetzeko oinarrietako bat. Bestea, eskumen arazo bat: EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak dio Azpeitiko Udalak ez duela hizkuntz normalizazio esparruko arauak emateko eskumenik, eta puntu honetan ere arrazoia ematen dio Gorenak, Azpeitiko Udalaren helegitea baztertuz.




Iturria: http://www.euskarakultur.org/eke/accion/MainGral?idIdioma=2


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©