Diaspora - 2009/11/18
Argazkia 1 / 3
Egin berria da urriaren 26tik, astelehena, azaroaren lehena, igandea, bitartean -gailurra asteburuan-, Bahia Blancan, Buenos Aires probintzian, 2009ko Euskal Argentinar Aste Nazionala. Herrialde osoko hainbat euskal etxe eta euskal gizataldetako kideak bildu dira, Chaco eta Misionestik Patagoniako Santa Cruzeraino, urteko euskal ekintzen artean guztien bilgarri izatearren antolatua den deialdi garrantzitsu honetan.
Urtero bezala, aurtengoan ere iritsi da Argentinan Euskal Aste Nazionalaren hitzordua, herrialde australeko euskaldunek eta euskal jatorrikoek biltzeko, elkar ikusi, elkarrekin mintzatu eta gai amankomunez mintzatzeko daukaten urteko hitzordu nagusia. Aurtengoan, gainera, Bahia Blancako euskal etxe antolatzaileak sortu zeneko 110. urteurrena ospatzen duen urtean. Zorionak Union Vascari, eta bere baitan batzen duen ilusioaren, lanaren eta lan bolondresaren indarrarengatik. Lan fina egin dute 2009ko Euskal Argentinar Aste Nazional hau antolatzen.
Euskal Astearen kronika irudietan, honako helbidean: http://www.euskalkultura.com/albisteak/bahia-blancako-euskal-argentinar-aste-nazionala-2009-ekitaldietako-argazki-erreportaia-i
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 |
