2008/07/05

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Baionan haurtzaindegi euskaldun berria ireki dute

Hezkuntza / Iparralde - 2008/01/16

Argazkia 1 / 1

Miarritzeko ohakoa haurtzaindegia, Iparraldeko haurtzaindegi euskaldunen aitzindaria izan zen. Ondoren, Ziburun ireki zituen ateak, eta azkenik, urtarrilaren 7an gauzatu zen Lapurdiko hiriburuan.

Haurtzaindegiaren helburua, umeak txikitatik euskaraz hazi nahi dituzten familiei zerbitzu bat ematea da. Baionako Balichon auzoan kokatuta dago, 12 plaza eskaintzen ditu eta astelehen, astearte eta ostegunetan 8:30etatik 15:30etara egonen da zabalik.


Garrantzi handia du, Baiona eta bere ingurunean umeei txikitatik euskaraz egitea, are gehiago, askok guraso erdaldunak dituztenean. Baita ere, euskal kulturarekin lotutako ekintzak burutzeko orduan.


Haurtzaindegiaren presupuesto eta gastuetarako, udalak, Kontseilu Orokorrak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Udalbidek eman die laguntza.

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©