Diaspora - 2009/09/14
Argazkia 1 / 1
Egunotan munduko Euskal Etxe asko ikasturte berria ari dira hasten. Bartzelonan, Euskal Etxekoek irailaren 1ean ekin zioten ikasturteari, irailaren 10ean amaituko den euskara ikastaro trinko batekin. Irailaren 11ean, 'Diada' edo Kataluniako Aberri Eguna ospatuko dute txistulari, txalapartari eta dantzariekin. Aldi berean, Euskal Etxeko Txokoa eraberritzeko lanak bukatuta, Guillem Joan kantautore katalanak emanaldia eskainiko du irailaren 18an. 23an, berriz, Rafa Rueda euskalduna izango dute gonbidatu. Eta ahaztu gabe: zabalik da euskara ikastaroetan izena emateko epea ere eta, lerro hauen bitartez, Aitor Arruti lehendakariak jendea animatu nahi du parte hartzera.
Bartzelonako Euskal Etxearen kasuan, euskal kulturaz beteriko ikasturte berriari hasiera eman diote dagoeneko. Lehenengo ekintza, irailaren 1etik 10era arte iraungo duen euskara ikastaro trinkoa izan da. Euskara ikasteko gogoa dutenek, urrian hasiko diren ohiko euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik dute. Euskara ikastarook HABEk arautzen ditu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Markoaren ildoak jarraitzen dutela azpimarratzen du EEko lehendakari Aitor Arrutik.
Ikastaroez gain, hitzordu berezia dute EEko bazkideek irailaren 11ean. Egun honetan, Kataluniako Aberri Eguna ospatzen da Bartzelonan, eta Euskal Etxean jai honekin bat egin nahi izan dute aurten ere. 'Kalera irtengo gara, euskal eta katalan kulturen anaitasunaren erakustaldi modura', dio Aitor Arrutik. Lluís Companys pasealekuan egongo dira Euskal Etxeko kideak euren lanaz eta euskal kulturaren inguruko informazioa zabaltzeko helburuarekin. Gainera, hauekin batera dantzari, txalapartari eta txistulariak izango dira egun osoan zehar festa giroa alaitzen.
Iturria: http://www.euskalkultura.com/albisteak/bartzelonako-euskal-etxea-ekintzaz-blai-ikasturte-berriari-hasiera-emateko?utm_source=euskalkultura-eu&utm_medium=Email&utm_campaign=2009/09/08
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |
