2008/08/08

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Bartzelonako Euskal Etxeko zinemaldia 08

Diaspora - 2008/02/25

Argazkia 1 / 3

Centre Cultural Euskal Etxea elkarteak Bartzelonako Euskal Zinemaldiaren azken edizioa aurkeztu du. Otsailaren 29an hasiko da eta martxoaren 14a bitartean luzatuko da. Aurtengo kartelean dokumentalak du protagonismo nagusia, Euskal Herrian zein Katalunian ekoitzitako filmekin.

Bartzelonako Euskal Etxeak otsailaren 29an, ekingo dio aurtengo Zinemaldiari. 2008ko edizio honetan dokumentalak izango du protagonismo gehien, bai euskal dokumentalak zein Katalunian egindakoak ere. Inaugurazio gaua haurrentzako emanaldiarekin hasiko da. Ondoren, 'Ama Lur' filmaren kopia zaharberritua izango da ikusgai. Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquertek zuzendua 'Ama Lur' euskal kultura eta nortasunari buruzko hausnarketa da eta 1968an, frankismoaren pean estreinatu zen Donostiako Zinemaldian.


Martxoaren 1ean, 'Llach, la revolta permanent' filmaren emanaldia izango da Euskal Etxean. Lluís Danesek zuzenduta, filmak 1976ko martxoaren 3an Gasteizen poliziak langile bilera bat banandu nahi eta bost lagun hil zitueneko gertakariak ekartzen ditu gogora. Gau horretan bertan Lluis Llach kantariak 'Campanades a mort' kanta konposatu zuen.


Martxoaren 5ean, 'Auzia auzi' dokumentala izango da ikusgai. Edorta Barruetabeñak zuzenduta, lanak 18/98 makrosumarioaren berri ematen du.


Martxoaren 7an, Zinemaldia Habanara joango da, Guiilermo Trujillano artistaren eskutik. Bere bi lan izango dira ikusgai: 'Cartografía bipolar de cantautores de La Habana' eta 'Kasta', gaua egilearen kontzertu batekin itxiko dutelarik. Larunbatean Gernika eta Bartzelonako bonbardaketak ekarriko dituzte gogora, Luis Iriondo eta Josefina Piquet lekukoen testigantzarekin. Jarraian 'Gernikako bonbardaketa, historia' eta 'Catalunya mártir' dokumentalak izango dira ikusgai.


Martxoaren 9an, 'Hautsitako leihoa' dokumentalaren emanaldia egingo dute. Eñaut Tolosa eta Hamjudi Al-Rahmoun dira zuzendariak eta filmak kale borrokako delituengatik atxilotutako hiru adin txikikoen historia kontatzen du. Jarraian 'Sunday at five' filma izango da ikusgai, Ipar Irlandako bake prozesuan preso politikoak izan duten paperari buruzkoa. Filmaren ostean zuzendariek eztabaida egingo dute ikusleekin.




Iturria: basqueheritage.com



Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen dituen ekintzek izen propioa dute eta Kataluniako ekintza-kulturalen artean bere lekua hartu dute. Horren adibide ditugu, esaterako, Euskal Musika eta Dantzak uztartzen dituen `Euskal Herria Sona´ jaialdia, zeinetan udazkenero Euskal Herriko proposamen onenak gerturatzen dituztena. Baita ere, berebiziko izena hartzen ari diren `Literaldia´ eta `Zinemaldia´. Udalbidek 2007rako 5.000 euroko laguntza luzatu zion.




Informazio gehiagorako: http://blog.euskaletxeak.org/2008/02/19/znmld08-iii-festival-de-cinema-basc-a-barcelona

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©