2012/02/13


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

EAJk irabazi ditu hauteskundeak, baina PSEk, PPk eta UPyDk gehiengo osoa daukate

Eae Hauteskundeak - 2009/03/02

Argazkia 1 / 3

Hauteskundeak EAEn


Jeltzaleek 30 eserleku lortu dituzte, baina PSEk (24), PPk (13) eta UPyDk (1) 38 dituzte. Aralarrek 4 ordezkari eskuratu ditu, EAk 2 eta EBk 1.

EAJk irabazi ditu EAEko hauteskundeak eta 30 eserleku izango ditu Eusko Legebiltzarrean, 2005ean baino zortzi gehiago. Orduan Eusko Alkartasunarekin koalizioan aurkeztu zen, jeltzaleek 22 legebiltzarkide lortu zituzten, eta EAk, zazpi. Hala eta guztiz ere, PSEk, PPk eta UPyDk bat egiten badute, Juan Jose Ibarretxe berriro lehendakari izatea ekidingo lukete; izan ere, hiru alderdien artean gehiengo absolutua izango lukete.




Gobernu aukerak

EAJk duela lau urte baino legebiltzarkide gehiago lortu baditu ere, hirukoak 33 baino ez ditu guztira, hau da, gehiengo osotik bost eserlekura daude. Aralarrenak gehituz ere legebiltzarkide batera geratuko lirateke.

Hori horrela, Gobernu posibletako bat EAJ-PSE koalizioa da. Dena dela, badirudi Lopez lehendakari izaten saiatuko dela, gobernatzeko zilegitasuna duela adierazi baitu.
PPk eta UpyDk babesa emango dioten da orain zalantza. Eta hala izanez gero, PSEren Gobernuan sartuko diren edo sozialistek bakarrik gobernatuko duten.

Patxi Lopezek ezin badu gehiengo konstituzionalista eratu, hirukoak gobernatuko du, gutxiengoan.




Iturria: http://www.eitb.com/albisteak/politika/osoa/98731/eajk-irabazi-ditu-hauteskundeak-baina-psek-ppk-eta-upydk-gehiengo-osoa-daukate/


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©