Euskal Herria - 2008/04/11
Argazkia 1 / 5
`Batekmila – Euskal munduak´ erakusketak euskararen eta euskal kulturaren ezagutzera eta galdezkatzera gonbidatzen gaitu Gasteizko Amarica aretoan maiatzaren 31a arte.
Nola gara euskaldun gaur egun ? Zerk egiten gaitu euskaldun gaur egun ? Zerk egiten du euskaltasuna gaur egun ?
`Batekmila´egitasmoa, Euskal Kultur Erakundearen kultur programazioko egitasmo bat da. Baiona, Donostia, Bilbo, Estrasburgo eta Créhangetik pasa ondoren, Gasteizen dago ikusgai Amarica arteoan maiatzaren 31a arte.
Erakusketa lau moduloz osatua dago:
1. Murgiltzea: bidaia libreta.
Erakusketaren lehen moduluak bisitariari bidaia bat proposatzen dio Euskal munduen bihotzean, kulturaren, ekonomiaren, geografiaren eta sozialaren bidez.
2. Kultura topaketak
Modulu horrek euskal kultura praktika ezberdinen ezagutzeko parada eskainiko du, gaur egungo eragileek zentzu berri bat ematen dietelarik : sustraitzea, integrazioa, lotura soziala, bizikidetasuna.
3. Euskal kultura nortasunaren bizipenak
Trukaketak nazioartekotzen ari direnean eta distantzia-denbora eskalak aldatzen, Euskaldunek beren nortasuna nola bizi dute ?
4. Mediateka
Euskal munduen mapa
Bukaerako horma-atal grafikoan inprimatua da, bisitaria bere bilaketan ber-kokatzen du eta abentura berri batzuetara gonbidatzen...
Euskal munduen mediateka
Hautatutako liburu, aldizkari eta euskarri multzoa irakurgai, erakusketaren bisitaren jarraitzeko eta sakontzeko... Euskal kultura gertakarien egutegia afitxatua da eta erregularki eguneratua.
Mediateka numerikoa
Lau aplikazio interaktibo (lau hizkuntzatan) euskarari, euskal kantagintzari, Euskal Herriari buruz gehiago jakin nahi dutenentzat...
Helburua, euskal kulturaren alorrean, sormenaren eta hedapenaren indartzea, Euskal Herrian bertan, bainan oroz gainetik Euskal Herritik kanpo ere, gure kultura naturalki sar dadin, bizikidetasuna bilatuz, unibersaltasunaren munduan.
Batekmila programaren baitan ekintza asko gauzatu dituzte, besteak beste, `Batekmila - Euskal munduak´ multimedia erakusketa ibiltaria; `Kultura praktikak eta nortasun kolektiboa Euskal Herrian´ `Batekmila sorkuntza´ : Batekmila ikusgarrian antzerkia, dantza eta kantua ederki gurutzatzen; Ekintza bereziak, eskoletan eta eskolatik kanpo, erakaskuntza sare desberdinen artean, lehenetsiz euskara idatzia (alegiak, ipuiak, leiendak,) eta landuz antzerkia, mimoa...; Zahar eta gazteen arteko loturen azkartzea eta oroitmen kolektiboaren berreskuratzea, euskal kulturaren bitartez (erietxeetan, mediateketan,...) etab.
Informazioa: www.eke.org / www.batekmila.com
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |