Kultura / Iparraldea - 2011/03/23
Argazkia 1 / 4
Martxoaren 23tik 28ra, Biarritz Culturek "Bi Harriz Lau Xori" festibala antolatzen du Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin. Sei egunez, dantza, antzerkia edota musikaren bidez, euskal sorkuntzaren aberastasuna agerian utziko du.
Bi Harriz Lau Xori festibala Biarritzen
2010-03-11 | Partekatu: facebook | twitter
Martxoaren 23tik 28ra, Biarritz Culturek "Bi Harriz Lau Xori" festibala antolatzen du Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin. Sei egunez, dantza, antzerkia edota musikaren bidez, euskal sorkuntzaren aberastasuna agerian utziko du.
Bi Harriz Lau Xori festibala Biarritzen
Aurten ere, Bi Harriz Lau Xori festibala aberastasun handikoa izanen da, bai alor desberdinetako ikusgarriak eskaintzen dituelako (kantua, antzerkia, musika), bai eta euskal kulturaren eta beste kulturen arteko topaketak eskaintzen dituelako.
Festibala martxoaren 23an hasiko da Ander Lipus-ek zuzendu hego Euskal Herriko Antzerkiola Imaginarioa taldearen Babiloniako Loreak antzezlanarekin.
Biharamunean, haurren aldi izanen da, 3 urtez baino gehiagokoei zuzendu Elirale konpainiaren Otto ikusgarriarekin.
Bestalde, Chimères antzerki taldeak Pello eta Otsoa, Pierre et le Loup musika-ipuin ezagunaren egokipena eskainiko du, martxoaren 27an 11:00etan Biarritzeko Les Découvertes aretoan.
Musika ere ez da faltako : martxoaren 26an Gare du Midi mukurru bete behar lukeen Vieux Farka Touré eta Xarnege-ren emanaldiaz bestalde, Maddi Irazoki plastikariak eta Joseba Irazoki musikariak Iglu musika/bideo performantza eskainiko dute martxoaren 25ean, 20:30etan Colisée aretoan.
Zalantzarik gabe, festibalaren edizio berri honen une azkarrena Itoiz Suite musika ikusgarria izanen da. Ikuskizun honetan, Bilboko Orkestra Sinfonikoak euskal rock talde mitikoaren errepertorioan oinarritu kontzertu berezia apailatu du. Emanaldi hori Euskal Herria Zuzenean elkartearen partaidetzarekin antolatua da.
Azkenik, dantza preziatzeko parada izanen da ere, hala nola, Herri Soinu elkartearen partaidetzarekin antolatu Soka-ren inguruko egunari esker. Egun horretan, Soka Dantza hobeki ezagutzeko parada izanen da, besteak beste Xabier Itzaina ikerlari, dantzari eta musikariaren hitzaldia esker. Baina, dantza berezi hori bertatik bertara ikusteko parada izanen da ere, hala nola Kukai konpainiaren SOK2 ikusgarriaren bidez, arratseko 19:00etan Herriko Kasinoko antzokian.
Bi Harriz Lau Xori 2010 festibala, Herri Soinu elkartearen laguntzarekin eta Biarritzeko Jauziak eta Arroka elkarteen partaidetzarekin antolatu kantuaren eta dantzaren inguruko egun berezi batekin bururatuko da. Hitz-ordua martxoaren 28an, goizeko 10:00etan finkatua da.
Iturria: http://www.eke.org/albisteak/1268139270
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |
