2012/05/25


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Bilduren ilegalizazioa

Udalbiltza - 2011/05/04

Argazkia 1 / 2

Auzitegi Gorenak Bildu ilegalizatzeko erabakiaren aurrean, UDALBILTZA®k honakoa adierazi nahi du:

Bilduri hauteskundeetan parte hartzeko debekua ezartzea albiste ezin okerragoa da demokraziarentzat, eta honelako erabakiek sistema judiziala ukitu politikoez erabat kutsaturik dagoela adierazten dute, hala nola: fiskaltza, Estatuko abokatutza eta Auzitegi Gorena. Espaniar estatuan botere banaketarik ez dago eta zuzenbidezko estatuaren izenean etengabe hitz egiten badute ere agerian dago horren baldintzak ez direla errespetatzen.

Hauteskundeak, demokraziaren ezaugarri oinarrizkoenetariko bat izanik, edozein indar politikoaren parte hartzea debekatuta, zenbait pertsonen hautuari muzin egiten zaio, oinarrizkoa eta funtsezkoa den giza eskubidea urratuz, gure gizarteko normalizazio politikotik aldenduz.

Ideien askatasuna eta aniztasun politikoaren eraso eta egitasmo politikoen defentsa eta hedapenaren murrizketa gogor salatzen ditugu, egun bizi dugun sendotu beharreko bake aukera erabat oztopatzen dutelako. Askatasuna eta parte hartze politikoa oinarrizko eskubide dira. Alderdien Legea PP eta PSOEren artek estatu estrategiaren tresna da eta hasieratik lege horren aurka egin dugu. Estrategia horren helburua bat da: euskal indar abertzaleak erakundeetatik baztertzea, eta bazterketa hori gerta dadin emaitzak konstituzionalisten komenientzietara moldatzea. Helburu horren lorpenerako ez dute herriaren borondatea bera errespetatzen. Hare larriagoa dena, Espaniako Gobernuak jarri du Bildu (lehen Sortu bezala) epai bidetan, eta epaiak lege bera baino haratago joan dira bi kasutan.

Orain azken hitza Auzitegi Konstituzionala dauka. Beraz, ostegunean, Konstituzionalak eskubideen urraketa zuzendu eta Bildu maiatzaren 22ko hauteskundeetan egoteko erabaki zuzena hartuko duelakoan gaude. Kontrakoa demokraziaren ukapena litzateke eta.

Euskal herritarrek, eta ez beste inork, dute gure udal erakundeen osaketa erabakitzeko ahalmena.




Mª Eugenia Arrizabalaga Olaizola
UDALBILTZA®ko Lehendakaria


Euskal Herrian, 2011ko maiatzaren 4ean


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©