Diaspora - 2009/08/25
Argazkia 1 / 2
Buenos Airesko Unibertsitatean (UBA) Euskara eta Euskal Kultura ikastaro berria hasi da abuztuaren 25ean, bertako Hizkuntza Laboratorioan. Ekimenak laugarren urtea izango du aurtengoa. Eskolak hastapen mailakoak izango dira eta izena emateko ez da gradu akademikorik eskatzen. FEVAk eta Unibertsitateak berak antolatutako kurtso hau gainditzen dutenek UBAren agiri bat lortuko dute. Hiru aurreko urteetan bezala, Teresa de Zavaleta euskaldun argentinarra izango da eskola emale.
Neguko oporrak bukatuta, ikasturtearen bigarren zatia hasi da jadanik Hegoameriketan. Eta bigarren lauhilekoarekin batera, FEVAk eta Buenos Airesko Unibertsitateak sustatutako Euskara eta Euskal Kultura ikastaroa ere hasiko da. Klaseak astean bitan izango dira, astearte eta ostegunetan, arratsaldeko seietatik zortzietara. Sarbide edo hastapen maila izango du ikastaroak eta parte hartzeko ez da titulu akademikorik behar, interesa eta jakinmin soila baizik. Erakunde antolatzaileetatik jakinarazi denez, aurreko urteetan legez, kurtsoa gainditzen dutenek UBAren agiri bat jasoko dute.
Lotura interesgarriak
FEVA, Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa
www.fevaonline.org.ar
UBAko Hizkuntza Laboratorioa
www.idiomas.filo.uba.ar
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |
