2008/05/17

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

D_EREDUKO_MATRIKULAZIOA_BULTZATZEKO_KANPAINA

D ereduko matrikulazioa bultzatzeko kanpaina

Nafarroa, Euskara - 2008/03/05

Argazkia 1 / 1

D ereduko matrikulazioa bultzatzeko Udalbide eta Euskara Kultur Elkargoaren kanpaina berria.

Nafarroako Gobernuak egiten ez duen funtzioaren baitan, euskararen hezkuntza bultzatzeko kanpainak sei urte bete ditu.

Udalbide Elkarlan Elkarteak eta Euskara Kultur Elkargoa Fundazioak, Nafarroako Lehen Hezkuntzako ikasle berriei zuzenduriko D ereduko matrikulazioa bultzatzeko kanpaina berria jarri du martxan.


Azkeneko urte hauetan, bi erakundeek izaera honetako kanpainak bultzatu dituzte, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak egin beharreko lana eginez. Derrigorrezko hezkuntzaren eskaeran Nafarroako familien heren baten eskaera izan arren.


Kanpainaren bultzatzaileen esanetan, Nafarroan euskarako ereduaren matrikulazioaren datuak oso baikorrak dira, ikustea besterik ez dago azkeneko urte hauetan D ereduan matrikulatu direnen ikasleen kopuruaren gorakada, zalantzarik gabe egonkortzen ari den eredua da.


Ekimenak lau kontzeptu biltzen ditu: eleaniztasuna, lan etorkizuna, kalitatezko heziketa eta gure kultura. Ildo guztiek D eredua irakasten den eskoletako lanaren emaitza eta hezkuntzaren ikuspegiaren isla dira.


Kanpainaren edukiak aurreko edizioetako kontzeptuak biltzen ditu (euskaraz matrikula ezazu, etorkizunera konekta ezazu / matricúlale en euskara, conéctale al porvenir), baina bereziki hiru hizkuntzetan (euskara, gaztelera eta ingelesa) oinarritutako eleaniztasuneko eskaintzari zuzentzen zaio.


Jakina den moduan, D ereduaren hezkuntza eskaintzak euskara-gaztelania elebiduneko formazioa bermatzen du, eta ingelesaren ikaskuntza eskolaren hastapenetik hirugarren hizkuntza moduan. Sistemak eta bere murgilketa linguistikoaren metodologiak D ereduaren barruan hainbat urtetako esperientzia dauka, eta hemen zein atzerrian entitate ezberdinen artean prestigio handia lortu du.


Publizitate kanpaina martxoaren lehen hamabostaldian burutzen ari da Nafarroan. Euskarri gisa hiri barruko autobusen espazioak (infobus) eta eguneroko dohaineko egunkarietako megaportadak erabiltzen ditu, tokiko aldizkari eta irratietan presentzia nabarmena edukiz.





KANPAINAREN HILDOAK


ELEANIZTASUNA

Beste hizkuntzen aldibereko ikasketak haurraren adimen garapena eragin eta lagundu egiten du. Hainbat ikerketa europarren eta hezitzaileen esperientziak beren adopzio goiztiarrak egitura aberatsez hornitzen duela ziurtatzen du, beste hizkuntza batzuk ezagutzeko, hots, ingelera eta frantsesa, egoera onuragarri batetan kokatzen duelako, Europar Batasunak berak argi onartu duen bezala hizkuntza bat baino gehiagotan.



KALITATETEZKO HEZIKETA

Hizkuntza bat baino gehiagotan hezitako haurrak maila akademiko garaiago bat du eta gaitasun handiago bat du arrazoitu eta arazoei irtenbideak bilatzeko. Gaitasun hau areagotzeko, euskarazko heziketak kalitatezko irakaskuntza bat aukeratzen du, haurraren eskola garapena ziurtatzeko, tolerantzia eta begirunean oinarritutako baloreak bultzatzen dituen ingurune egoki batetan, beharrezko diren baliabide guztiak erabiliz.



GURE KULTURA

Euskarazko heziketak haurra kulturaren ezagupenera eta bere inguruko errealitatera hurbiltzen du, geure erkidegoaren alor guztietan bere integrazioa ziurtatuz.



LAN ETORKIZUNA

Lan giroan hizkuntzen garrantzia geroz eta haundiagoa da. Euskara ezagutzeak lan arloan abantail asko emango dio, bere ikasketak bukatzean lan perspektiba zabalagoak izango dituelako.

Udalbide elkartea
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa
T.+34948203685
F.+34948227891
info@udalbide.net